zubieta lantzen

Zubieta herriko taldea

Puntapax Kanoe Elkarteak Zubietan piraguismoko hastapen ikastaroa antolatu du uztailaren 6tik 10erako astean.                   Ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 15:00-16:30 eta 16:30-18:00. Piraguismo hastapenak, astelehenetik ostiralera ordu eta erdi egunero. 45€ pertsonako.Zubietako Aliri zubian elkartuko dira ikastarorako.Larunbat goizean irteera.8-80 urte bitarteko pertsonentzako. Taldea osatzeko, gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena.OHARRAK: Derrigorrezkoa da igerian jakitea. Materiala, ...


Zubietako eskola txikiak aurten ere kultura astea antolatu du eta ekaineko lehen astean izango da. Astelehenetik, ekainak 1, ostiralera bitartean denetarik egongo da: musika, pailazoak, ipuin kontalariak, txokolatada, puzgarriak... Larunbaterako, berriz, iaz egin bezala, in-line patinaje ikastaroa antolatu dute: 9etatik 11etara hastapen ikastaroa izango da eta 11:30etik 13:30era hobekuntza ikastaroa (aurrez ere ibilita daudenentzako). Gogoan izan, ez ahaztu patinak, babesak eta kaskoa. Animatu eta parte hartu.


Iazko udazken eta negu euritsuak utzi ez eta ea ba eguraldiak igande honetan bakea ematen duen eta Enrike Abril errebote txapelketako finala jokatzen uzten duen...Igande honetan, maiatzak 31, 11:00etan Oiartzunen Billabonak eta Donibane Lohitzunek indarrak neurtuko dituzte eta ea ba joko ikusgarria eskaintzen diguten...


Zubietarrak hasiak dira jada erreboteko iparraldeko txapelketan eta lehenengo partida galdu egin zuten pasa den igandean. Igandean, apirilak 26, 10:30ean bigarren partida dute Salies de Bearn taldearen kontra Zubietako plazan.Pilota Elkartekoen aldetik plazara gerturatzeko animatu nahi gaituzte. Errebotearen arauak eta partidaren bilakaera hobeto ulertzeko, hemen dituzu argibideak.


Zubietako plazan ateratako proposamena:Hainbat zubietar Bastida (Arabar Errioxa) inguruko ardo upeltegietarako txangoa antolatzen ari da. Hauek dira xehetasunak:- Noiz: maiatzaren 16an, larunbata- Nola: autobusez- Prezioa: 36 euro (upategietarako bisitak, hamaiketakoa eta bazkaria) + autobusaren kostua.Animatu eta abisatu lehenbailehen (iganderako [26]) Eñaut Zuriarraini (678453148 edo o.zuloaga@euskalnet.net)


Usurbilen atez ateko zabor-bilketarekin zaborraren arazoari irtenbidea eman diote  baina hori ez da nahikoa. Errausketaren alternatiba diren sistemak eta metodoak zabaldu eta martxan jarri behar dira han eta hemen. Hori aldarrikatzeko eta beste behin ERRAUSKETARI EZ! esateko hitzordua dugu larunbatean, hilak 25, Donostiako Bulebarrean, 18:00etan.Informazio gehiago, hemen.


Hauek dira Zubieta Lantzenek deitutako lehiaketan (eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi) jaso dituen izenak: artasoro, lokotxa, txantxila, txerrimuni, kostata, karrera, bilgunea, zutabi, rup (?), mandiope, sapaizulo, sotoa, mandioa, etxordokoa t.e., akuilu, kaxkape eta kaxka.Karmele Urdanpilletak KAXKAPE izena proposatu du eta 2 lagunentzako sagardotegiko afaria irabazi du. Izena nondik datorren? Honatx Karmeleren azalpena:Garai batean kaxkan jokatzen zen plater tiroa (tiro al plato) eta herriko festetako programentan "Kaxka" izena sonatua zen herri osoarentzat. Horregatik, lokal berri ...


Eskola txikiko gurasoek ostiralean 16:45ean umeentzako zinema emango dute frontoi atzeko lokalean. Animo, zatoz!                      "Balto, ordezko hegoak" pelikularen protagonista txakur bat ba. Pelikulari buruzko informazio gehiago, hemen. Bideo emanaldia euskaraz izango da.Filma bukatu ondoren dantza ikastaroa antolatzeko bilera egingo dute interesatuek.


Zubietako txirrindulariek kristoren martxa hartu dute eta honatx fruituak:txirrindulari elkarte formala sortu behar dute (lehendakari, Mikel Aranburu; diruzain, Itziar Basterrika; idazkari, Garbiñe Zaldua; bokal, Joxe Mari Zubimendi eta Santi Eizagirre).hileko lehen igandeetan txirrindulari irteerak egingo dituzte. Hurrengoa, martxoaren 1ean, 08:30ean, Zubieta-Elduain-Zubieta.martxoaren 29an Bilbao-Bilbao klasiko zikloturistara joango dira.eta apirilaren 19rako, berriz, txirrindularitza desafiyo herrikoia (Amarotz-Errazkin) prestatzen ari dira (adi, datorren astean berri gehiago).Eutsi goiari!


Diapositiba 1 .O {font-size:149%;} Plazako dantzak, fandangoa, arin-arina, soka-dantza… ORDUTEGIA: -ostiralero, 18:15-19:15 IRAUPENA: -martxoaren 6tik ekainaren 26ra NON: frontoi atzeko lokalean (proposatu lokal honentzako izena eta irabazi afaria) IRAKASLEA: Sara Azkarate Otsailaren 27an taldea antolatzeko bilera egingo dugu.