zubieta lantzen

Zubieta herriko taldea

Igandean egingo duten bizikleta-desafiorako taldeak osatu dituzte [ustez] inpartzialak direnek. Hauek dira taldeak:A: Xabier Zudaire, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Zaldua, Mikel Berasategi eta Eñaut.B: Mikel Aranburu (iazko irabazlea), Xabier Arregi, Garbiñe, Iñigo eta Joxe Mari.C: Zigor, Aitor, Jasone, Asier Azpiroz eta Kike.D: Mikel Del Puerto, Unai Agirre, Nekane Eizagirre, Eusebio eta Iker.E: Joseba Larburu, Denis, Alazne, Imanol Olaizola eta "Lasturko bat".Lasterketaren hasiera: 10:00etan Hernanin, Zikuñagarako biribilgunean (Zubietatik abiatzekotan, 09:00etan).Eta...


Goizeko eguraldi petralak ez zigun euskal jaia izorratu. Honatx argazkiak...Zuek ere zuen argazkiak hona bidal ditzakezue: zubietalantzen@gmail.com


Urriaren 12an izango da Zubietako Euskal Jaia baina herri-bazkarirako txartelak Barazar tabernan aurrez erosi (urriaren 4a baino lehen!!!) behar dira.Aurtengoan ere Araetak menu goxo-goxoa prestatuko digu, helduentzat 20 euroan eta umeentzat 12 euroan. Beraz, aitzakiarik ez, animatu...Helduentzako menua hau da: - aperitiboa - odolki-gutizia, aza, perretxiko, foie eta muturrekin - bakailao-hostopila, ajoarriero eta barazkiekin - txerri izter errea, sagar saltsarekin - menbrilo-flana, Idiazabal izozkiarekin Ardo edo sagardoa, ura eta kafea. Eta umeentzakoa, berriz, hau: - aperiti...


Zubieta Gold Race-aren lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, 2. edizioa prestatzen ari gara eta...- Noiz: urriaren 18an, igande goizez.- Ibilbidea, berbera: Hernani>>Goizueta (25 km).- Helburua: ondo pasatzea.- Taldeka jokatuko da, iaz bezala.- Eta, jakina, izerdia bota edo ez, gero bazkaria egingo dugu (iaz Mixkurenean egin genuen).- Partehartzaileak. Oraingoz, hauek eman dute baiezkoa (edo erdi-baiezkoa): Eñaut Zuriarrain, Olatz Zuloaga, Mikel Aranburu, Iñaki Iraola eta Maribel, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Arregi, Xabier Zudaire, Zigor Iriondo, Garbiñe Zald...


http://www.errausketarikez.org/ webgunetik hartuta:Kontxako estropadetan, IRAILAREN 13an: ERRAUSKETAREN AURKAKO GIZA KATEA KONTXAN, 11:30tan. Datorren igandean, 13an, Kontxako hondartzan, aurreko urteetan bezala errausketaren kontrako plataformak antolatu duen giza katera gonbidatu nahi zaitugu, errausketak giza-osasunean, ingurugiroan eta zergak ordaindu behar ditugunon poltsikoan duen eragin larria salatzeko asmoarekin. 11:30tan elka...


Ikasturte berriak dakarren estresari izkin egiteko, datozen asteetan Zubietan hainbat ekitaldi izango ditugu aukeran.Erreboteko Enrike Abril txapelketa hasi da jada eta datozen igandeetan Zubietan izango dugu lehiarik, bai (ikus ordutegiak eskuineko agendan).Bihar ekingo diote yogazaleek yoga-ikasturteari. Hitzordua: asteazkenero, 19:15ean Kaxkapen.Urriaren 12an Euskal Jaia izango dugu. Aurtengoan herriko gazteek bezperarako ere hainbat kontzertu antolatuko dituzte eta bazkalostean, berriz, Patxi Perez eta konpainiak dantzan jarriko gaituzte.Eta kirolzaleok ere badugu giharrak mugitzeko auk...


Hasi da erreboteko 2009ko Enrike Abril txapelketa. Hau da Zubieta Pilota Elkarteko Mikel Bengoetxeak pasa digun egutegia: DATA TALDEA TALDEA NON ORDUA Abuztuak 23 ZUBIETA 1 BEHAR ZANA Zubieta 11:00 HARDOYTARRAK KANBOARRAK Oiartzun 11:00 Abuztuak 30 LUZAZ GAZTE KAPITO HARRI Billabona 9:30 BEHAR ZANA HARDOYTARRAK Billabona 11:00 OIARPE ZUBIETA 2 Oiartzun 11:00 ZUBIETA 1 ATHARRAZTARRAK Zubieta 11:00 Irailak 6 KAPITO HARRI ZUBIETA 2 Zubieta 9:30 ZUBIETA 1 HARDOYTARRAK Zubiet...


Martxa onean doaz Zubietako herri jaiak: eguraldi aparta, egitarau oparoa eta, batez ere, herritarren parte-hartze handia... ikusi, bestela, argazkiak...A, eta bidali zure argazkiak zubietalantzen@gmail.com helbidera eta hemen jarriko ditugu ikusgai... Ondo pasa!


Santio festetako igandean, hilak 26, 17:00etan bikotekako bizikleta eta korrika desafioa jokatuko dugu. Sariak: irabazleentzat, txapel bana; beste guztientzat, herritarren txaloak.Bikotekideak neska-mutilak izan behar dira; batek bizikletaz zirkuitu luzeari 3 buelta eman behar dizkio eta besteak lasterka zirkuitu motzari 2 buelta.Hau da bizikletazko ibilbidea:tagzaniapaste Bizikletazko ibilbideaEta hau korrika egin beharrekoa:tagzaniapaste Korrikalarien ibilbideaHauek dira orain arte izena eman dutenak: Korrikalaria. Txirrindularia. Arantxa E. Tomas I. Doltza. ...


Errausketaren kontrako koordinadorak jaia antolatu du Zubietan larunbaterako, uztailak 11. Azken hilabeteetan 30000 sinadura baino gehiago bildu ditu Hondakinen Euskal Legea eskatzeko eta hori ospatzeko ekitaldiz betetako eguna antolatu dute: mendi martxa, erakusketa-bideoa, Txan magoa, bazkari herrikoia, abeslaria, bertsolariak, herri kirolak, dantzariak, batukada, erromeria, kontzertuak… ADI! Herri bazkarirako txartelak (15€) Barazar ostatuan hartu behar dira, ostegun gaua baino lehen. Santio festetarako girotzeko aitzakia aparta...