zubieta lantzen

Zubieta herriko taldea

Zubietako eskola txikiak antolatutako kultur astearen baitan bonsai erakusketa ikusgarria eskaini digute Zubietan kokatutako Bonsai-Artearen Euskal Elkartekoek. Milesker, lagunok.  Ikuskizunaz gozatzerik izan ez duzuenok argazki hauekin konformatu beharko zarete ba...


Zubietako Eskola Txikiak antolatutako kultur astea osatzeko, in-line patinaje ikastaroa prestatu dugu datorren astebururako. Hona hemen xehetasunak:- Noiz: maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean- Iraupena: 4 ordu- Ordua: 09:00-11:00- Non: frontoi estalian.- Prezioa: 5 euro (familiaka).- Norentzat: Zubietako gazte nahiz zaharrentzat.- Materiala: norberak ekarri behar ditu patinak, babesak eta kaskoa.Izen-ematea: frontoian, egunean bertan.Oharra: Antolatzaileek ez dute inongo ardurarik hartuko gerta litezkeen istripu edo lesioen aurrean.


Dantza ikastaroa

2
No profile photo zubieta lantzen | 2008-05-06 17:56

Dantza ikastaroa antolatu dugu maiatza, ekaina eta uztailerako. Hona hemen xehetasunak: DANTZA IKASTAROA: arin-arina, fandangoa, plazako bestelako dantzak.- Noiz: maiatzaren 9tik Santioak arte, ostiralero- Ordua: 17:45-18:45- Non: frontoi atzeko lokalean- Prezioa: 5 euro- Norentzat: 12 urtetik gorakoentzat (80 urtera artekoentzat).- Irakaslea: Sara Azkarate.Izena eman: frontoi atzeko lokalean, maiatzaren 9an bertan.


Izotzak zuriz margotutako goiza, hego haizeak goxatutako prexkura, zeru urdin garbia eta mendi-gidari jakintsua.Ezin gehiago eskatu igandean Zubietako gainak, trikuharriak eta toponimia ezagutzera mendira abiatu ginen 24 zubietarrok.Argazki guztiak, hemen edo hemen. Milesker, Joxe Luix, erakutsitako guztiagatik.


mendi irteera

No profile photo zubieta lantzen | 2007-11-09 16:26

Zubietako gainak ezagutzeko mendi irteera antolatu dugu.Prostuetxeko Joxe Luixen laguntzarekin mendi buelta egingo dugu eta inguruko baserriak, trikuharriak eta toponimia ezagutuko ditugu. Animo eta zatoz.Eguna: azaroaren 18a, igandea Ordua: 09:00 Non: Zubietako eliza parean Iraupena: 3 ordu


Diapositiba 1 .O {font-size:149%;} Diapositiba 1 .O {font-size:149%;} Herrian Zubieta Lantzen elkartea sortu dugu. Erraustegiaren kontrako ekintzekin hasi ginen eta kultur eta kirol arloetara zabaldu dugu gure jarduna, zubietarrok herrian bertan aukera gehiago eduki ditzagun. Ikastaroak eta bestelako kultur ekintzak antolatzea, frontoi atzeko lokala kudeatzea, erraustegiaren kontra eta alternatiben alde aritzea, kirola sustatzea… horiek dira gure egitekoak. Eta zuek, bidelagun. www.blogak.com/zubietalantzenzubietalantzen@gmail.comArgazkiak, hemen.