Haur eta gazteak osasunaren alde

No profile photo zubieta lantzen | 2009-11-21 22:29
1

Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani, Zubieta eta inguruko herrietako hainbat haur eta gaztek errausketaren aurkako manifestaziorako deia egin digu.

Etorkizuna haur eta gazteena da, osasunez bizi nahi dute eta horregatik dei egin digute datorren larunbatean, azaroak 28, Donostian 17:00etan egingo den manifestaziora joateko.

Zubieta Lantzen

Zubieta Lantzen 2009-11-23 10:30 #1

Hau da haur eta gazteek bota diguten mezua:

OSASUNEZ BIZI

Esan digute zaborra ahalik eta gutxiena sortu behar dela. Komeni dela
tresnak, jostailuak eta gainontzeko gauzak behin eta berriz erabiltzea,
hartara probetxu hobea ateratzen zaiela eta ez dugula hainbeste
hondakin sortzen.

Esan digute bota beharrekoak koloretako ontzietan botatzeko, ondo
bereizita. Eta kolorez apaindu ditugu hondakinak: marroia, horia,
urdina, berdea. Gauza bakoitza bere tokian. Nahastu gabe.

Hitz potoloak esan dizkigute: birziklatu eta konpostatu bezalakoak. Eta
ikasi dugu zer diren. Orain badakigu usteltzen diren hondakinekin
lurrerako ongarria egin daitekeela. Eta badakigu paperetik berriz paper
erabilgarria sortzen dela, eta plastikotik plastikoa.

Hori guztia erakutsi digute. Eta guk ikasi. Zentzuzkoa dirudi.

Etorri da atez ateko bilketa Usurbila, eta hasieran kezkatuta sumatu
dugu jende heldua. Baina gaur lasaiago antzematen ditugu: erraza da
gauza bakoitza bere tokian jartzea, eta nahastu gabe etxe ondotik
jasotzea.

Baina, aldi berean, esaten ari zaizkigu errausgailu bat egin behar
dutela gure lurretan, zaborra erretzeko fabrika handi bat.
Artzabaletako errekaren gain-gainean egin behar dutela. Eta esan digute
toki askotako zaborrak inguru honetara ekarri eta erre egingo
dituztela. Eta ke beltza botako dutela labe handiek, etengabe. Eta
arnastuko dugun airea ez dela hain garbia izango. Eta landuko dugun
lurra ez dela hain sanoa izango. Eta nekez jango ditugula gure
barazkiak. Eta ezin dugu ulertu! Ez al genuen ba birziklatu eta
konpostatu behar?

Ez dugu ulertzen eta haserre gaude, ez zaigulako fundamentuzkoa iruditzen.

Horregatik eskatzen diegu helduei ez dezatela txorakeriarik egin eta
joka dezatela zentzuz. Aire garbia arnastu nahi dugula eta lur sanoa
landu nahi dugula. Ez dugula ke beltzik nahi, kolore biziz apaindutako
ingurunea baizik.

Horregatik, dei egiten diegu gazte guztiei, eta beren gurasoei,
datorren azaroaren 28ko manifestaziora joan daitezen. Hantxe izango
gara gu ere.

Utzi iruzkina: