Txirrindularien taldea, irteerak eta desafiyua

No profile photo zubieta lantzen | 2009-02-24 15:38

Zubietako txirrindulariek kristoren martxa hartu dute eta honatx fruituak:

  • txirrindulari elkarte formala sortu behar dute (lehendakari, Mikel Aranburu; diruzain, Itziar Basterrika; idazkari, Garbiñe Zaldua; bokal, Joxe Mari Zubimendi eta Santi Eizagirre).
  • hileko lehen igandeetan txirrindulari irteerak egingo dituzte. Hurrengoa, martxoaren 1ean, 08:30ean, Zubieta-Elduain-Zubieta.
  • martxoaren 29an Bilbao-Bilbao klasiko zikloturistara joango dira.
  • eta apirilaren 19rako, berriz, txirrindularitza desafiyo herrikoia (Amarotz-Errazkin) prestatzen ari dira (adi, datorren astean berri gehiago).
Eutsi goiari!


Utzi iruzkina: