Bizikleta desafioa

No profile photo zubieta lantzen | 2010-10-15 16:40

Zubieta Lantzeneko txirrindulariek deia egin nahi dizuete datorren igandean, urriak 24, Hernani-Goizueta desafioan eta ondorengo bazkarian parte hartzeko.
 
Irteera 10:00etan izango da eta parte hartzeko ez daukazu Klenbuterolik hartu beharrik, ezta sasoiko egon beharrik ere (25 km. dira eta egongo da kotxez bueltatzeko aukera). Helburua ondo pasatzea eta izerdi pixka bat ateratzea da. Eta, nola ez, bazkal giroan elkar xaxatzea.

Iazko parte hartzaileak (edo saiatu zinetenak) hauek izan zineten: Xabier Zudaire, Josune Iparragirre, Mikel Erauntzetamurgil, Xabier Zaldua, Mikel Berasategi, Eñaut, Mikel Aranburu, Xabier Arregi, Garbiñe, Iñigo, Joxe Mari, Zigor, Aitor, Jasone, Asier Azpiroz, Kike, Mikel Del Puerto, Unai Agirre, Nekane Eizagirre, Eusebio, Iker, Joseba Larburu, Denis, Alazne, Imanol Olaizola eta "Lasturko bat".

Animatu besteok ere eta baieztatu izenak (zuenak + ingurukoak) lehenbailehen Lertxundiko Joxemirengana joz.


Utzi iruzkina: