Mobilizazio garrantzitsuen harira euskaltzaleon indarra kalera eramatearen beharra azpimarraturik, #aldarriahedatu ekimenaren eta Euskaraz Ostia! astintze-ekarpen honen azken txanpan murgiltzera goaz.Beraz azaroaren 30 bitartean interpelazio masiboarekin jarraitzera , horretarako agertzen diren helbideetara mezuak bidaliz.Hauei dagokienez lehenetsitako planteamendua eragile bakoitzari,bere ezaugarri propioen arabera, mezu berezituak igortzea da.Hala ere,interpelatzea gauzatzeko lagungarri bezala,kasu batzuetan kopiatu eta bidaltzeko honako mezu-eredua proposatzen dugu :« Agur :Zue...


Euskalduntzearen alde, azaroaren 1etik 30era : #aldarriahedatu ! Zerrendatzea bukaturik,orain interpelazio masiboa gauzatzera, horretarako agertzen diren helbideetara mezuak bidaliz.Hauei dagokienez lehenesten dugun planteamendua hau da:eragile bakoitzari,bere ezaugarri propioen arabera, mezu berezituak igortzea.Hala ere,interpelatzea gauzatzeko lagungarri bezala,kasu batzuetan kopiatu eta bidaltzeko honako mezu-eredua proposatzen dugu : « Agur : Zuen webgunea euskara baztertuz osoki erdarazkoa duzue.Zergatik mespretxatu gure hizkuntza ?Webgunean eta arlo ...


  Urriaren 10etik 31ra :   Gure hizkuntza baztertuz osoki erdarazkoak diren (Euskal Herriko eragileen) webguneak gogoratu, bilatu, topatu...eta (erantzunetan) ZERRENDATZERA !


Idiazabal gaztaren jatorri izendapenaren 25.urteurrena ospatu zuten atzo.Baina atzo,eta baita gaur ere, oraindik beraien interneteko gazta-denda euskara baztertuz osoki espainolez izaten jarraitzen dute euskaratuko zutela erantzun bazuten ere.Abagunea baliatzea planteatzen dugu beraz,webgune horren euskalduntze beharra berriz zuzenki helarazteko.Guk mezu hau bidali diegu (info@doidiazabal.com eta info@quesoidiazabal.com helbideetara):"Kaixo: Denbora joan da interneteko denda-webgunea (quesoidiazabal.com) euskaratuko zenutela adierazi zenutenetik,baina oraindik osoki espainolez duzue.Jatorri...


Euskararen erabilpen aldarria gure hizkuntza baztertuz etiketatzen dutenei bideratzeko ekarpen gisa, bere produktuak erdaraz aurkezten dituzten bi enpresa interpelatzeko proposamena:Ondarroako Conservas Ortiz enpresak espainolez aurkezten ditu bere produktuak (bere webgunea ere hainbat erdaratan du euskara baztertuz).Honako testua helaraztea planteatzen dugu (informacion@ortiz.es helbidera):"Agur: Zuen produktuak espainolez aurkezten dituzue euskara baztertuz.Zergatik Euskal Herrian ekoitzi eta saltzen duzuena Euskal Herriko hizkuntza baztertuz burutu?Webgunea ere eleanitza duzuen arre...


Beste bost Herriko Etxe interpelatzera:Ospitale-Piako Herriko Etxeak bere webgunea frantsesez, ingelesez eta espainolez du euskara baztertuz: www.hopital-saint-blaise.frErriberrikoak osoki espainolez: www.olite.esBasusarri,Milafranga eta Arbonakoek osoki frantsesez: www.bassussarry.fr , www.villefranque.fr , www.arbonne.fr Kopiatu eta bidaltzea proposatzen dugu testua:"Agur,Herriko Etxeko arduradunak:Herriaren webgune ofiziala ezin da euskaraz ikusi.Arazoren bat duzue edo gure hizkuntza baztertu izana da arazoa? Webgunean eta arlo guzietan euskara erabiltzea galdeginez,milesker erantzuteaga...


Gure mezuei frantsesez idazteko eskearekin erantzun dion Bokaleko Herriko Etxea interpelatzeko ekinbideari segida ematea planteatu genuenetik joanak dira egun batzuk. Hara erantzun gisa bidaltzeko proposatzen duguna(mairie@boucau.fr helbidera):"Agur: Pausatu galderari erantzun beharrean,frantsesez idazteko eskea egin duzue ("merci de nous transmettre votre mail en français". Euskal Herriko Herriko-Etxe batekin ezin da Euskal Herriko mintzairan ari...zinez adierazgarria.Bistan da arazoa ez dela teknikoa.Gure hizkuntza webgunean eta arlo guztietan erabiltzeko galdea berresten dizuegu.(Ul...


Arraunketa ekimenean interpelatu genuen Bizkaiko Arraunketa Federazioak irailerako webgunea euskaraz izango zuela erantzun zigun eta hitza bete du: www.arraunbizkaia.com . Hementxe nabarmentzen dugu...AURRERA!


Euskal Herria Esnea eta Kaiku albiste izan diren honetan, abagunea baliatuz  Lacturale ekimenari segida ematea planteatzen dugu oraindik beraien webgunean ere gure hizkuntza baztertzen jarraitzen baitute.Guk mezu hau bidali diegu marketing@lacturale.com helbidera:"Kaixo!Jarraitzen ari izango zarete Euskal Herria Esnea eta Kaikuren arteko liskarra eta bertan euskaraz etiketatzea salatzeagatik sortu den Kaikuren aurkako erantzun tinkoa.Euskaltzale batzuk zuetaz ere oroitu gara.Oraindik webgunea espainol hutsez duzue,twiterren espainolez aritzen zarete eta produktuen aurkez...


Euskal Herria Esnea kooperatibak Kaikurengandik jasotako salaketak euskaltzaleon erantzun eredugarria jaso du.Eragileen salaketak,boikot deialdiak,haserrea zuzenki helaraztea (atencionalcliente@kaiku.es helbidera mezuak bidaliz) ...Kasu honetan kontrabotere euskaltzalearen agerpena gauzatu da,azkar eta tinko.Ederki ikusi duten euskaldun atzaparra eta Kaikuk gezurtatu egin behar izan du salaketa euskara hutsez etiketatzeagatik burutu dutenik.Aktibazio hori mantendu eta jarrera ofentsiboz presioa iraultzera jo behar litzateke.Euskara azpiratzen duen legedia borrokatzearen garrantzia azpi...


Bokaleko Herriko Etxeak interpelazio ekimenari mezua frantsesez bidaltzeko eskariarekin erantzun diola jakinarazi digu Maialenek. Presioa iraultzeko ekinbideari segida emateko kasu honetan beharbada mereziko luke mezuaren mamia hizkuntza arrotz horretan ere helaraztea,betiere kokapen egoki batekin,baina irizpide desberdinak egon daitezkeenez, egun batzuetako tartea utziko dugu nahi duenak bestelako erantzun proposamenak helarazi ahal izan ditzan. Tarte hori eta gero luzatuko dugu beraz proposamen zehatza.


Gorlizeko Eroskiren gasolindegian,makinan txartela sartu eta hizkuntza gisa espainola,frantsesa,ingelesa eta katalana aukera daitezkeen bitartean gure hizkuntza baztertua dutela salatu du Santi Mintegik prentsan.Euskaltzaleon salaketa zuzenki ere jaso dezaten ekimena proposatzen dugu ondorengo mezua helaraziz:"Gasolina hartzera joan nintzen Gorlizen Eroskik duen gasolindegira. Txartela sartu eta lau hizkuntzatan egiteko aukera ematen dit makinak: Español, English, Français, Català."EUSKARAZ ZERGATIK EZ?ZER DUZUE ESATEKO SALAKETA HORREN AURREAN?"Kopiatu eta bidali Eroskiren webguneko kontakt...


                           Hilabete honen hasieran Euskal Herriko I.Rugby Kopa jokatu zuten bi taldeek euskara baztertua dute beraien webguneetan. Baita Nafarroako Rugby Federazioak ere.Miarritzeko BO (www.bo-pb.com) frantses hutsez! Baionako AB (www.abrugby.fr) ere frantsesez! Nafarroako Federazioa (www.fnrugby.com) espainolez!Hiruak galdera bidez interpelatzea proposatzen dugu:"Agur!Zuen webgunean EUSKARA baztertua duzue.Zergatik? Zergatik ez duzue gure hizkunt...


Garapen eredugarria izan duen ekimenaren eraginez The Loafek bere web-gunea euskaratzea lortu dugu! Zuzenki eragitearen eraginkortasuna azpimarratuz,aktibatzeak emaitzak ematen dituela nabarmenduz eta horrelako ekimenak abiatzeko tresna hau baliatzeko gonbita berretsiz OFENTSIBARA!GOAZEN EUSKAL HERRIA EUSKALDUNTZERA!


THE-LOAF EKIMENA

5
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-11 10:20

Alberto Silvak Donostian ezarri duten "The Loaf in a box" okindegiaren web-gunea euskara baztertuz espainolez eta inglesez dagoela salatu du Donostia 2016ren babesa duela nabarmenduz.Eragitea planteatu du eta beraien web-gunean ( www.theloaf.es ) kontaktu atalean klikatuz mezu hau bidaltzea planteatzen dugu:"Kaixo,zuen web-gunea espainolez eta ingelesez duzue EUSKARA baztertuz.Euskal Herrian gure hizkuntza baztertzea onartezina dela adierazteko idazten dizuet.EUSKARARI MESPRETXURIK EZ!"


LACTURALE EKIMENA

3
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-08 11:08

Hainbat esne-ekoizlek sortu eta egoitza Arakilgo Etxeberrin duen Lacturale enpresak bere burua ezagutarazte bidean oihartzun mediatikoa izan duen urratsa burutu du bere izena Osasuna futbol taldearen kamisetan txertatuz.Futbola masa fenomenoa izanik,ezagutaraztearekin bat beraien web-gunea ikusteko sarrerak ere biderkatuko zaizkie ziurrenik...Eta orain dator kasua: Baserritar batzuen ekimen eredugarri gisa aurkezten dutenak euskara baztertuz osoki espainolez du bere web-gunea ( www.lacturale.com ). Zergaitiaz galdetuz interpelatzea proposatzen dugu:"Kaixo,Zuen web-gunea euskaraz ikustea ezi...


                                              Beraien web-guneak euskara baztertuz osoki espainolez dituzten lau tenis-federazio:EAEko tenis federazioa: www.fvascatenis.netNafarroako tenis federazioa: www.fnt.esGipuzkoako tenis federazioa: www.fedetegi.comBizkaiko tenis federazioa: www.fbizkainatenis.esHonako testua bidaltzea planteatzen dugu: "Kaixo,Zuen web-gunea bisi...


Gure hizkuntza baztertua duten lehen bost herriko etxeak interpelatzera!Irunberri: www.lumbier.esItsasu: www.itxassou.frNoain: www.noain.esKanbo: www.cambolesbains.frBokale: www.boucau.frKopiatu eta bidaltzea proposatzen dugu testua:"Agur,Herriko Etxeko arduradunak:Herriaren web-gune ofiziala ezin da euskaraz ikusi.Arazoren bat duzue edo gure hizkuntza baztertu izana da arazoa? Web-gunean eta arlo guzietan euskara erabiltzea galdeginez,milesker erantzuteagatik. "Helarazteko: ayuntamiento@lumbier.es    mairie.itxassou@wanadoo.fr   ayuntamiento@noain.es   co...


Beraien web orrietan euskara baztertzen duten hiru eragile esanguratsu interpelatzeko proposamena:-Arabako Txirrindularitza Federazioaren web-orria euskara baztertuz espainol hutsezkoa da: www.faciclismo.com-Bilboko Txirrindulari Elkartearen weba ere espainolez besterik ezin da irakurri: www.scbilbaina.com-Burunda Txirrindulari Klubaren web-orria ere berdin,gure hizkuntza baztertuz osoki gazteleraz: www.clubciclistaburunda.com Honako testua helaraztea planteatzen dugu:"Kaixo,Zuen web-orria bisitatu eta ez dago bertako idatziak euskaraz irakurtzeko modurik.Arazoren bat duzue e...


Uztailak 1ean besteak beste bere web-orria espainolez zuelako Donostiako La-Perla talasoterapia zentrua interpelatzeko ekimena abiatu genuen.Handik gutxira weba berritu eta euskaraz ere jarri dute ikusgai. Ekimenaren abiatzetik aldaketa gauzatzerako denbora tartea oso laburra izateak eragin du batzuek ekimenaren berri izaterako aldaketa hori burutua zegoela eta ondorioztatzea agian hankasartze bat zegoela tartean.Gauzak argitze aldera beraz,ekimen horri eskainitako erantzunetan utzi dugun testua nabarmendurik dakargu:La-Perlakoek emandako erantzunean argi onartzen dute u...


Hiru bazterketa kasu esanguratsu,hiru surf-eskola interpelatzeko proposamena:-Miarritzeko Quiksilver eskola ofizialaren web-orria elebiduna da...euskara baztertuz elebiduna frantsesez eta ingelesez! www.ecole-de-surf-biarritz.fr-Donostiako Surfing Sansebastian eskolaren web-orria aldiz elebakarra...baina ez gure hizkuntzan espainolez baizik! www.surfingsansebastian.com-Sopelako "Euskal" bodyboard eskolaren web-orria ere gaztelerazkoa da: www.ebeskola.comHiruei mezu hau bidaltzea plantetazen dugu:"Surf eskolako arduradunak:Kantu hau ezagutzen duzue agian: ...euskara itsaso urdin eta zab...


LA-PERLA EKIMENA

5
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-01 19:29

Donostiako La-Perla talasoterapia zentru ezaguna bere mendeurren ospakizunetan murgildurik dabil.Baina guk ez dugu zoriontzeko asmorik bere komunikazio jardun guztia gure hizkuntza baztertuz burutzen baitu.Horren erakusle espainol hutsez duten web orria: www.la-perla.net Aukera euskararen aldarria zuzenki helarazteko baliatzea plantaatzen dugu testu hau bidaliz: "Kaixo, Zuen zentruak 100 urte bete izana ospatzen ari zareten honetan euskaltzaleok ez dugu zoriontze arrazoi handirik.Oraindik ere zuen komunikazio jarduna euskara baztertuz burutzen duzue eta web-orria adibidez gaztelera hutsez d...


Arraun munduan pisu nabaria du Bizkaiko Arraunketa Federazioak.Bere web-orria euskara baztertuz,osoki espainolezkoa da: www.arraunbizkaia.comHainbesteko pisurik ez izan arren esanguratsua da Nafarroako Arraunketa Federazioaren kasua ere.Bere web-orria ere osoki gazteleraz: www.fnremo.esBiei mezu hau bidaltzea planteatzen dugu:"Kaixo,Zuen web-orria bisitatu eta dut euskaraz ezer ikustea lortzen,dena erdaraz ateratzen baita.Arazoren bat duzue edo EUSKARA,gure hizkuntza baztertu egin duzuela da arazoa?Milesker erantzuteagatik."Kopiatu eta bidali arraunbizkaia@euskalnet.net eta navarraderemo@ya...


Internet bidez txakolina saltzeko web-denda ofizial gisa aurkezten du bere burua www.txakoli.com guneak.Hemengotasun ezaugarriarekin aurkezten dituzte produktuak,baina hemengo hizkuntza baztertuz espainola erabiliz.Mezu hau info@txakoli.com helbidera bidaltzea planteatzen dugu:"Zuen web-dendak ez du zapore atseginik uzten,ez baita atsegina gure hizkuntza,EUSKARA baztertua duzuela ikustea.Galderak beraz garratzak dira:zergatik mespretxu eta uko hori?zerbait al duzue ba euskararen kontra,ez erabiltzeko?"


Idiazabal gazta-marka ezagunak euskaraz eta erdaraz (espainolez) irakur daitekeen web orria du,erdarazko izenarekin.Baina horretaz gain gaztak internet bidez saltzeko web orri-denda ere badu eta bertan euskara baztertuz espainola besterik ez darabilte. Ikus: www.quesoidiazabal.comZuzenki eragitera beraz!Galdera bidez interpelatzea proposatzen dugu ondorengo mezua info@quesoidiazabal.com helbidera bidaliz:"Gazta saltzeko zuen web-dendak zapore mingotsa sortzen du,mingotsa baita gure hizkuntza,EUSKARA baztertua duzuela ikustea.Galdera garratza: zergatik mespretxu eta uko hori?zerbait al duzue...