Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/04 15:50:58.480 GMT+2

Windows-ez nazkaturik? Erabili Ubuntu!!!


Aspalditik nuen buruan Windows ez den sistema eragileren bat erabiltzea. Duela gutxi Ubuntu-z zerbait entzun nuen eta informatu egin nintzen. Ikusi nuena konbentzitu egin ninduen eta frogatzera animatu nintzen.
Momentu honetan Ubuntu eta Windows batera instalaturik ditu ordenagailuan eta egia esan, gero eta gehiago gustatzen zait. Dohainiko sistema eragile bat da, eta bertan etortzen diren programak ere software librea dira (Open Office, Firefox,...).

Hemen idazten dizuet link txiki bat gaztelaniaz, norbaitek informazioa zabaldu nahi badu:

http://www.ubuntu-es.org/index.php?q=ubuntu/introduccion


Nork: dende.2007/04/04 15:50:58.480 GMT+2
Etiketak: dohain windows ubuntu librea eragilea sistema software | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/04/04 15:26:45.730 GMT+2

13 final... hirugarrenean garaipena

Bigarren mailara ez jeisteko lasterketa ero honetan, Errealak beste aurrerapausu bat eman zuen ezinezkoa lortzeko. Bai, ezinezkoa lortzeko, helburu hori maila horretan baitago oraindik ere. Hala ere, ezinezko hori duela hiru aste baina gertuago ikus daiteke orain, 6 puntutara hain zuzen ere.
Larunbat honetan Anoetan izan nintzen, lagun batzuek gonbidaturik. A ze sufrimendua. A ze ¿futbol? partidu kaxkarra. Baina ze demontre, jogo bonito egiteko Bartzelona eta Brasil daude. Guk nahikoa degu irabaztearekin.
Hurrengo finala Bartzelonan Espanyol-en aurka. Ezinezkotik gertuago geldituko al gara?

Nork: dende.2007/04/04 15:26:45.730 GMT+2
Etiketak: 13 ezinezkoa bigarren irabazi maila erreala levante final | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/19 23:11:14.635 GMT+1

13 final... bigarrenean berdindu

Atzo, minutu askotan zehar mirakuluetan sinisten hasi nintzen... Villarrealek gola erdietsi zuen arte. Hala ere, sentsazio arraro bat transmititu zidan Errealak. Ez dakit nola esan, baina talde honengan sinisten hasia nago. Atzo etzuen bigarren mailako talde batek bezala jolastu, denboraldi honetan egin izan duen bezala. Beste itxura bat dauka, jarraian bi pasa egiteko gai dira, gol aukerak sortzen dituzte,...
Kontuak egiten hasi naiz, eta niri, Lotinari bezala, atera egiten zaizkit. Hori bai, edozein hankasartzek (Levanteren kontra ez irabaztea adibidez) mirakulua ilusio hutsean utzi dezake...
Hamaika final gelditzen zaizkigu...

Nork: dende.2007/03/19 23:11:14.635 GMT+1
Etiketak: lotina lehen villarreal ilusioa bigarren maila erreala mirakulua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/13 19:41:22.302 GMT+1

Etxebizitza duin baten aldeko manifa


Nork: dende.2007/03/13 19:41:22.302 GMT+1
Etiketak: duina espekulazioa manifa etxebizitza donostia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/12 23:07:31.396 GMT+1

13 final... lehenengoa gainditua


Badira bizitza honetan arrazoiarekin azaldu ezin diren gauzak. Horietako bat futbol taldeekiko lotura da. Neure kasuan Errealak zortarazten dizkit emozio irrazional horiek. Irabazten duenean, astea pozik hasten duenetarikoa naiz, eta galtzen duenean aldiz, beste humore batekin hasten dut, ostrukarena eginez, eta partiduaren berririk entzun, ikusi edo irakurri gabe. Zauria ez handitzeagatik agian.
Aurtengo denboraldia depresio jarrai bat izan da. Dagoeneko edozein itxaropen galduta nuen eta taldea bigarren mailan ikusten nuen. Asimilatzen hasia nengoen eta alderdi onak ere ikusten hasi nintzen.
Atzorarte. Taldeak bigarren mailan bukatzeko %95eko aukerak edukitzen jarraitzen du, baina atzo itxaropenari ate bat ireki zioten. Ez bakarrik emaitzagatik. Irudiarengatik baizik. Batez ere azken honengatik.
Erreala ez dira bere jokalariak (batzuk mertzenario hutsak, diruaren koloreak bakarrik mugiarazten dituenak). Erreala sentimendu bat da. Herrialde baten ispilua. Gipuzkoan way of life-aren eredu. Way of life horren alderdi on eta txarrekin. Azken finean, gure idiosinkrasiarekin. Eta eredu horren ezaugarriak galduak zituela zirudien. Atzo hainbat berreskuratu zituen.
Hamairu final genituen. Lehenengoa gainditua. Hamabi gelditzen dira, zein baina zein zailagoa. Mission imposible? Hamaika ikusteko jaioak gaude... Izan dadila izan behar duenak, baina hil gaitezen botak jantzirik!

Nork: dende.2007/03/12 23:07:31.396 GMT+1
Etiketak: lehen itxaropena bigarren maila erreala futbola depresio gipuzkoa final hamabi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/11 15:50:52.237 GMT+1

Hiru urte...

Dagoeneko hiru urte iragan dira. Ia denok oroitzen dugu non ginen eta zer egiten ari ginen Madrilen gertatzen ari zenaren inguruko informazioa iristen hasi zenean. Lehen albisteekin, askori burutik pasa zitzaigun ETA egon zitekeela basatikeria haren atzean. Euskaldunon izenean narraskeria dexente eginak ziren, eta hura beste bat izan zitekeen. Zergatik ez? Ez dezagun ahaztu ia 1000 hildako utzi dituela bere historia beltzean...
Baina atentatu harek beste estilo bat zuen. Trenak, zibilak, abisurik gabe...Otegiren hitzak, Europatik zetozen berriak, etb.-ek eguerdirako nahiko argi uzten zuten atentatuak islamisten gauza izan zirela.
Baina orduan hasi zen iruzurra. PP-k bere makinaria jarri zuen martxan egia argitara atera ez zedin. Hauteskundeak hiru egun beranduago ziren eta islamistak izan zirela konfirmatzen bazen, beraienak egin zuen. Irak-eko inbasioaren faktura kobratu behar zioten islamiarrek eta ordaina boterea galtzea zen. Eta ez zeuden hori hain erraz egiteko prest.
Hala ere, iritzi publikoa ez da beraiek uste eta nahi duten bezain inozoa eta egia jakin zen. Ondorioz, hauteskundeak galdu zituzten.
Hiru urte... eta oraindik ez dute porrot hori gainditu. Erreta jarraitzen dute beraien gezurrak agerian jarri zirelako. Atzo Madrilen montatu zuten manifestazioa horren ageriko da.
Eskuina oldaturik dago eta boterea berreskuratu nahi du. Hori lortu ahal izateko aspaldiko moduak berreskuratzen ari da, eta gezurra, gorrotoa eta zatiketa metodo bezala erabilita galdutakoa irabazi nahi du.
Esaten dute historia ez errepikatzeko, atzera begiratu behar dela noiz edo noiz. Ariketa hori egiten badugu, Estatuan duela 70 urte gertaturikoari traza handia hartzen ari zaio gauza. Eta denok dakigu nola amaitu zuen gauzak...
Errepikatzen utziko diegu?

Nork: dende.2007/03/11 15:50:52.237 GMT+1
Etiketak: madril pp iruzurra atentatua irak historia eta trenak estatua islamistak errepikatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/03 16:10:58.482 GMT+1

Hasiera

Kaixo guztioi!

Hauek dira nire blogaren lehen lerroak. Oraindik ez dakit blog bat idaztearen "abenturatxo" honek denboran zehar luzaro iraungo duen, baina hala izatea espero det.

Aspaldian zebilkidan burutik blog bat idazteko ideia, baina agian alperkeriagatik, agian web-eko zulora jausteko beldurrak eraginda, ez nuen ideia hori teklatuaren bidez gauzatzen.

Gaur nire neuronen konexioak ados jarri dira pentsamendu hori berriz ere lehen lerrora eramateko eta azkenik, animatu egin naiz. Zalantzak izan ditut hizkuntzaren inguruan, baina azkenik euskerarengatik apostua egin det. Gure hizkuntza zahar eta ederrak bere lekua izan behar du Internetek osatzen duen unibertso berri eta zabal honetan, eta nik nere ekarpen xumea utzi nahiko nuke.

Ez dakit norbaitek hitz hauek irakurriko dituen edo ez. Hala bada, ongi etorri nire bitakoratxo honetara. Barruan ditudanak azaltzeko espazio bat izatea espero det: pentsamenduak, zaletasunak, paranoiak,...

Besterik gabe, osasuna!

Nork: dende.2007/03/03 16:10:58.482 GMT+1
Etiketak: blog euskara hasiera dende | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)