Ez dakit ulertzen didazuen. Esan nahi dudana da, batzutan, gure komunitate txiki honetako pertsonaiaren bat besteengandik gailentzen denean, munduaren nagusi bihurtzen dugula ziztu batetan, "gutasunare" arrokeriaz, kanpokoarekin benetan aurrez-aurre jarri gabe. Ez da hau ordea Eduardo Chillidaren kasua.

Taschen editorial ezagunak "Sculpture-From Antiquity to the Present Day" 1150 orrialdez osaturiko liburu mardula argitaratu berri du eta bertako 1050 eta 1051 orrialdeak eskulturgile donostiarraren lanari eskeiniak daude "Chillida: The Shaping of Metal" izenburupean (hemen daukazue bertako idatzia). Henry Moore-ek esate baterako orrialde bat gehiago soilik du beretzat.
Chillidaren hiru eskulturen argazkiak ere badatoz bertan. Nik interneten horietako bi topatu ditut:

Música Callada, 1935

Yúnque de sueños, 1962
Ez naiz ni Eduardo Chillida Junategui-n aditua, baina liburu honetako artikulu honen azken esaldiarekin geratzen naiz:
Chillida became the builder of the Invisible.
Idatzi artikulu bat