Zientzialarien usteek, erdia gutxienez ustel

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-07-18 19:12

P.M. Etxenikeri hitzaldi batetatik hartu dizkiodan zenbait "perla" berak dioen bezala:

(...)

“Airea baino astunagoko makinak hegan egitea ezinezkoa da”. Lord Kelvin-ek, Royal Society-ren lehendakaria, 1895.

“Hegazkinak jostailu interesgarriak dira, baina militarki ez dute inolako baliorik”. Ferdinand Foch mariskalak, Gerrarako Goi-eskolan estrategia-irakaslea.

“Asma daitekeen guztia asmatua dago dagoeneko”, Charles H. Duell, Estatu Batuetako Patenteen Bulegoko komisarioa, 1899. (Fisika klasikoarekin erabat liluratuta zegoen Duell hau, bistan denez).

“Fisikaren legerik garrantzitsu guztiak ezagutzen ditugu jada”. A.A. Michelson, 1894.

“Perla” hauek entzunda, garbi dago ez dagoela aurrez asmatzerik nondik nora joango den etorkizunerako bidea. Beraz, Zientziari helburu zehatzak ezarri nahi izatea hankasartze latza da. Ez gara bide egokia zein izango den asmatzeko bezain jakintsuak.

Baina ez dago ehun urte atzera jo beharrik, gerokoek ere bota izan dituzte horrelako “perlak”. Hara bestela

“Nire ustez, munduan bost ordenagailurendako merkatua egon liteke, gehien jota”. Thomas Watson, IBMren zuzendaria, 1943.

“Ez dago arrazoirik inork ordenagailu bat eduki nahi dezan bere etxean”. Ken Olson, Digital Equipment Corporation-en lehendakari, zuzendari eta sortzailea, 1977.

“640 K aski da edonorentzat”. Bill Gates, 1981.

“Sekula egin den txorakeriarik handiena da hauxe. Bonba atomikoak ez du inoiz eztanda egingo, eta badakit zer diodan, leherkaritan (lehergailutan)* aditua naiz eta”. W. Leahy almiranteak Truman presidenteari egindako iragarpena.

Kontuz ibili beharra dago, beraz, iragarpenak egiteko garaian. Ingelesek badute horretarako sen berezia. Lord Salisbury*-ri behin irakurri nionez, adituei jaramonik ez egitea da inori eman dakiokeen aholkurik onena (baina etzazue aholku hori hitzez-hitz hartu, mesedez). Baina, alde batera, egia da: erlijiosoei galdetuz gero, dena da bekatu; sendagileei galdetuz gero, dena da osasunerako kaltegarri; eta militarrei galdetuz gero, dena kolokan dago beti.

(...)

Oso onak baietz?



Utzi iruzkina: