Ekin lanari gauza asko egin behar ditugu eta!

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-03-28 15:45
1

Sarrera honen bidez erakutsi nahi dizueguna da,  gaur egun nahiz eta emakumeen eta gizonen artean ezberdintasunak areagotu diren, badaude kasu batzuk non emakumeak ez dituzten eskubiderik. Hori dela eta, erakunde bat aztertuko dugu non emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen faktore batean oinarritzen da.

Emakunde erakundearen aldizkarian ikusi dugun moduan esan beharra daukagu Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak salatu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat.

Lan munduan ematen den zereginen bereizketa da era honetako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretuetara bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Bereizketa honen ondorioz, emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.

Honekin batera, kontuan izan behar da askotan emakumeak malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituela lanean eta familian dituen eginbeharrak orekatu ahal izateko, eta horrek zereginen bereizketa hori indartzen duela. Ondorioz, zatikako ordutegia duten lanpostuetan emakumeak nagusi dira mundu osoan.

Sexua soldata diskriminazioan modu erabakigarrian eragiten duen aldagai gisa bi bidetatik gauzatzen da: lehenik eta behin, inplizituki, kontratu mota, iraupena edo okupazio motaren gisako aldagaien barruan eta, bigarrenik, esplizituki, laneko jakineko mailetan. Izan ere, kontratu mota, iraupen eta okupazio berdina izan arren, aldeak antzematen dira emakumeek eta gizonezkoek jasotako soldaten artean.

Hau guztia kontuan izanda hurrengo bideoan ikusiko dugun moduan esaldi hau aztertzea komenigarria ikusi dugu:

“Y el genero femenino se ve mas afectado, pues hoy en dia siguen habiendo desigualdades, entre hombres y mujeres siendo todos iguales,a muchas niñas a la escuela no las dejan acceder…”

Hori dela eta hau guztia aldatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun guztiak desagerrarazteko bideoan agertzen den abestian esaten duen bezala “manos a la obra tenemos mucho que hacer”.

https://www.youtube.com/watch?v=f4-mS3cFs18

nerea gonzalez

nerea gonzalez 2014-03-30 20:53 #1

Kaixo neskak!

Lehenik eta behin, zoriondu nahi zaituztet idatzitako sarreragatik, oso ondo hitz egin duzue eta.

Tristea da, gaur egun oraindik diskriminazio mota hau ematea. Zergatik kobratu behar dugu gizonezko bat, emakume bat baino, lan berdina egiten badute?

Beste alde batetik, penagarria da ere, empresa batzuetan emakumeak ez dituztela kontratatzen, haurdunaldiak direla eta, baja hartu behar dutelako; eta beste pertsona bat kontratatu behar dutelako lanpostu hori betetzeko.

Bueno ba, neskak horrela jarraitu zuen bloga oso interesgarria da eta.

Musu bat ;)

Nerea.

Utzi iruzkina: