Tolosako gazte batzuon ekimenaren bidez, maiatzak 17 larunbata TXAPIN FESTA izango da Tolosan.
Nondik dator ideia?
Gazte talde bat elkartu ginen Tolosako gazteen beharrak aztertzeko eta biltzeko, ekintzak batera egiteko beharra somatu genuen. Gaur egun gazte asko beren lokal edo lonjetan enzerratzen dira eta ez dira ia gainerako gazteekin harremanetan jartzen.
Hori dela eta egun batez bederen pentsamendu, kolore, ideia etabar desberdineko gazteak bildu eta kalearen jabe egitea erabaki genuen.
"Txapin"?
Etxeko oinetakoei Tolosan ematen zaien izena. Festa herrikoi/etxekoi bat egin nahi genuen eta zer hoberik...?
Egitaraua
Goizean gazte lokal desberdinetatik poteoa egingo dugu, lokal hauek horrela egun batez denontzat irekita egonez. Ondoren bazkaria bertako produktuekin (10€). Bazkalostean jolasak Xiba taldearekin (honetarako aurretik izena eman behar da kopurua jakin ahal izateko). Arratsaldez ekintza gehiago eta gauen kontzertua herriko taldeekin.
Beraz badakizu!! Tolosarra bazara MAIATZAREN 17an hartu kalea!! (kanpotarrak ere gonbidatuta zudete).
Madrilgo Reina Sofia museora sartzeko ilaran geundela izan zen zer pentsatua eman zidan zerbait. Ilaran geunden guztiak turistak ginen, nola ez, batez ere oporraldia zela kontuan harturik. Kanpora joaten garenean ohitura hartua dugu museoak bixitatzeko. Oso jantzia geratzen da bidaia, ez dakit nongo museora edota erakusketa batera joan zarela kontatzean. Hori bai sartzeko gutxienez ordu erdiko ilaran itxaron behar. Honek zenbait burutazio sortarazi zizkidan.
Ezagutzen al ditugu geure herriko museoak? Joaten al gara izaten diren arte erakusketetara? Egia da ez ditugula Picasso lan arrakastatsuak ikusiko, ez gaituztela Miróren kolore biziek erakarriko, eta ez garela ere Dalíren mundu surrealistan sartuko ere. Baina horrek ez du esan nahi guk eskuragarri izan ditzakegun erakusketak interesik ez dutenik. Ez dugu artea ulertzen, argi dago. Hezkuntza falta dela edo beste arrazoi askorengatik baina ez daukagu artelan bat aztertzeko baliabide nahikorik. Baina miloika euro/dolarretan saltzen diren margolarien lanak al dira soilik balio dutenak?
Artea denongan iriste horrek ba ote du zerikusirik ordaindu behar diren prezioekin? Museo baten mantenimendua garestia da, ziur. Baina horrek ez du esan nahi mantenimendu hori guk ordaindu behar dugunik. Londoneko museoa doan diren moduak zergatik ez izan hala Madril, Bilbo edo Berlingoak besteak beste? Artea negozio handi bat bilakatua dago aspalditik. Margolan batengatik ordaintzen diren dirutzak gero ondoren guri kobratzen digute berau ikusteagatik. Horrela zabalduko al dugu artea?
Negarrez esnatu naiz gaur. Negarrez bai. Irratian orain bost urteko gertakizunen berri ari baitziren ematen. Gertakizun lazgarri, triste, gogoangarriak. Batzuetan amorrazioz ateratzen zitzaizkidan malkoak. Besteetan tristuraz.
Gezurra berehala zabaldu zen. Gezurrak poztasuna ekarri zien batzuei. Gorrotoa besteei. Euskal Herrian gehiengoari. Eta horri sutsuki batu zitzaion mundu euskaltzale guztia. Donostian milaka ziren "Adierazpen Askatasuna" oihukatzen zutenak. Euskal Herri osoan askoz gehiago beren bihotzetan min sentitu zutenak.
Nola ahaztu espetxeratuez, torturatuez, beren azaletan Espainiar justiziaren zakartasuna jasan zutenez...
Gezurra mara mara ari zuen. Goian behean. Eta batzuk estalkirik gabe blai egin ziren. EGUNKARIA AURRERA!!!
Esnatu. Irratia. Berriak. Fidelek bere karguari uko egin omen dio. Iraultzaile handi baten politikako agurra. Eta baliteke baita ere mundu honi egindako agurra ere. Bere bizitza politika da. Soziolismoa da bere bizitza. Komunismoa bere aberria. Estatu batek sozialismoan iraun dezakeela erakutsi digu. Nahiz Estatu Batuen ondoan egon. Sozialista guztien esperantza bilakatu da urte askotan. Ameriketa guztiaren inbidia. Baina Kubak ez du hemen amaierarik. Ez dio agur esan sozialismoari. Ez oraindik behinik behin. Haatik mundu osoa beldur da. Beldur AEBek jango ote duten. Txikiarazi, beldurtu. Ez ote da hala izango. Kuban bihar ere argituko du. Ez ordea atzoko indarrarekin. GORA SOZIALISMOA!! GORA KUBA!! GORA FIDEL!!
Herrien eraikuntza ez da soilik etxeak eraikitzeko lana. Etxeak eraiki bai, noski eraikiko ditugu. Bakoitzak bere etxea izango du, bere gisakoen ondoan. Horrela auzoak osatuko dira, pentsamendu eta maila sozial bereko auzoak. Hori erreza da oso. Baina gisa honetan ghettoetan banatutako herri bat eraikitzen ariko ginateke. Etxeez gain ere beharrezkoak dira espazio publikoak. Plazak, osasun zentroak, haurrak jolasteko parkeak, kultur etxeak... Baina bertan ideologi eta estatus desberdineko jendea elkartuko litzateke gure herri horretan, eta hori arazo bat izan daiteke. Batez ere gure Euskal Herri honetan, hain gizarte zabal eta anitza dugularik. Hori konpontzeko ezinbestekoa zaigu gune amankomun hauek sortzea. Eta horrela eratuko genuke Euskal Hiria deritzona ere. Ez naiz ari noski maila fisikoan hitz egiten. Gizarte mailan baizik. Gune amankomun horiek politikan, ekonomian, egunerokoan, hezkuntzan... denean sortzea ezinbestekoa zaigu normalizazio batera ailegatu nahi badugu. Eta eraikuntza hori bertatik egitea ezinbestekoa da. Esku lan arrotzen beharrik gabe. Zoritxarrez bada eraikuntza honen aurka agertzen den jende ugari, bai herrian baita kanpoan ere. Jende guzti horri aurrerapausorik nahi bada denon arteko kolaborazioa beharrezkoa dela esan behar zaio, inor ere ahantzi gabe. Izan ere jende askotarikoa bizi gara hemen. Nik nere aldetik INDEPENDENTZIA!! esaten dut. Zer diozu zuk?
Badira urte dexente Euskararen Eguna ospatzen dela, eta bada oraindik jenge ugari honen berri ez duenik. "Gaur ez al da Nafarroako eguna ba?". "Ah, ez nekien euskarak egunik zuenik ere!" Bada bai. Jai eguna ez bada ere, leku askotan ospakizun eguna izaten da gaurkoa. Ikastolek joku eta hamaiketakoak antolatzen dituzte haurrentzat, euskara elkarteek kultur ekitaldiak... Hala ere gaurkoa egutegitik baztertu nahi duenik ere bada. UPV-EHUko agendan pertsona elbarrituen nazioarteko eguna da gaur. Ez da elbarrien aurka ezer dudanik baina gure hizkuntzaz gogoratzeak ez die horrelako kalterik egingo. Hala bai? Bestalde azken egun hauetak modan jarri da euskararen erabilgarritasunaren inguruko eztabaida. Wall Street Journaleko artikuluak zeresan handia eman du, eta eztabaida eta erantzun ugariak sortu dira, batez ere internet sarean barna. Baina zer garrantzia du hizkuntzak gure gizartean? Egunerokoan? Politikan? Txillardegiri behin artikulu batean irakurri nion hizkuntza galtzen duen herriak bere izaera galtzen duela, eta hori izan zela Irlandak egindako akatsik handiena, bere bake bidean. Ez dut nire bizitza euskararik gabe imaginatzen. Errealitate estraino bat litzateke. Baina oraindik bide luzea geratzen da errealitate on bateraino. Utopikoa ote? Ez zait iruditzen. Baina zaila bai, nekeza. Eta gauzak diren bezala kostako zaigu zapaldutako hizkuntza altxatzea. Baina ziur naiz lortuko dugula. Artikulu xume bat nire bloga irekitzeko. Euskararen Eguna dela gogora dezagun. Egun bat bai, baina egunerokoasunera zabaltzea beharrezko da abenduak 3a. Egunero da euskaren eguna.