Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/27 10:58:43.898 GMT+1

20 urtetik gorako emakumeentzat paleta Hernanin

Abenduaren 10a eta 26a bitartean Hernaniko udal pilotalekuan 7 eguneko paleta ikastarotxo bat burutu dute bertako hainbat emakumek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, Hernaniko udal kirol patronatuaren laguntzaz.

Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau ere, partaidetzako kirolaren barruan hain justu. Ikastaro honetan guztira 20 emakumek hartu dute parte.

Ikastaro honen ostean, astean behingo maiztasunarekin ordu eta erdiko paleta saioak egingo dira urtarriletik ekainera bitartean.

 

Nork: emakumeapilotari.2007/12/27 10:58:43.898 GMT+1
Etiketak: partaidetza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru