Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/05 11:37:07.826 GMT+2

2008-2009 denboraldia martxan

Udako oporraldiaren ostean, berriz ere lanean hasi da Emakumea Pilotari proiektuaren baitako lan-taldea. Abuztuko azken astean itzuli ginen berriz ere gure Anoeta azpiko txokora.

Ikasturte berri honetan aurreko urteetako ildoari jarraituko diogu, berrikuntzaren bat ere izango dugun arren. Besteak beste, aurten lau teknikari izango baikara lanean, iaz baino bat gehiago.

Proiektuko hiru ildoak lantzen jarraituko dugu: kirol federatua, partaidetzako kirola eta eskola kirola. Iazko herri gehienetan jarraitzeaz gain, bizpahiru herri gehiago ere batuko zaizkie aurrekoei, oraindik erabat lotu gabe badago ere.

Proiektuko atal bakoitzeko jardueren inguruko albiste zehatzagoak izango dituzue hemendik aurrera, astean behin bederen eguneratuko baitugu blog hau.

Amaitzeko, badakizue, zuen iradokizunak gustura asko jasotzen ditugula "erantzunak" atalean. Beraz, ea zuen parte hartzeak ere gorakadatxo bat izatea lortzen dugun.

Nork: emakumeapilotari.2008/09/05 11:37:07.826 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru