Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/31 11:46:54.848 GMT+2

Abian da neska jubenilen Gipuzkoako elkarteen arteko trinketeko txapelketa

Joan zen ostiralean, martxoaren 28an, hasi zen Irurako Ametsa trinketean neska jubenilen kategoriako Gipuzkoako elkarteen arteko trinketeko txapelketa.

Aurreko astean iragarri bezala, partida bakarra jokatu zuten neskek, Hernani elkartekoek jokatu zuten euren artean, hain zuzen ere. Lehia nahiko polita jokatu zuten, ordu erdi ingurukoa, hasieran parekatua, baina amaierarako zulotxoa ireki zuten markagailuan irabazleek. Hona hemen emaitza:

1. TALDEA 2. TALDEA

Hernani 1

Eneritz Perez

Irati Ugaldea

30 19

Hernani 2

Eli Gutierrez

Nagore Zabala

Argazki galerian dituzue bertan ateratako zenbait argazki. Aste honetakoaren berri asteak aurrera egin ahala jakinaraziko dizuegu.

Nork: emakumeapilotari.2008/03/31 11:46:54.848 GMT+2
Etiketak: federatua-jubenilak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru