Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/06 13:36:11.121 GMT+2

Aste honetan zehar, ezker hormako aurre-teknifikazio entrenamenduak

Atzo hasi eta bihar arratsaldera bitartean, Anoetako udal pilotalekuan ezker hormako aurre-teknifikazio entrenamenduak burutuko dituzte izena eman zuten pilotariek. Bertan ikusitakoan oinarrituko da teknifikazio batzordea nor hautatu eta nor ez erabakitzeko. Hona hemen ordutegia eta taldeen banaketa:

  • Astelehena, urriak 5. 20:15-22:00. Goi mailako hautagaiak.
  • Asteartea, urriak 6. 18:00-20:00. 1. eta 2. mailako aurrelariak.
  • Asteazkena, urriak 7. 19:30-21:30. 1. eta 2. mailako atzelariak.

Trinketeko zein ezker hormako taldeak behin-betikoak direnean eta pilotari zein elkarteei dagozkien jakinarazpenak bidalitakoan emango dizuegu hemen ere horren berri.

Nork: emakumeapilotari.2009/10/06 13:36:11.121 GMT+2
Etiketak: federatua-teknifikazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru