Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/30 16:44:10.279 GMT+2

Atzo Gaskan jokatu zen lehen mailako 2. jardunaldiko emaitzak

Atzo, apirilak 29, arratsaldean jokatu ziren Donostiako Gaska trinketean Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako lehen mailako txapelketako 2. jardunaldiko neurketak.

Hona hemen emaitzak:

1. taldea 2. taldea
Fernandez-Evaristti 30 21 Randez-Montes
Etxegia*-Arozena 25 30 Mendizabal-Gurrutxaga

* Mirari Etxegia aritu zen Maitane Aburuzaren ordez

Orain arte jokatu diren partiden ondotik, puri-purian darrai txapelketak. Izan ere, ligaxkan lehen bi postuetan sailkaturiko bi bikoteek eskuratuko dute finalerako txartela. Oraindik orain pilotari denak daude hori lortzeko aukeran, beraz, lehia estua espero da azken segundura arte.

Hurrengo jardunaldia, 3.a, maiatzaren 9an jokatuko da, Iruran, ohi gaueko 22:00etatik aurrera. Aurreko bi jardunaldietan legez 2 neurketa jokatuko dira, eta bikote batek atsedena izango du.

Orain arte jokatu diren partidetako zenbait argazki dituzue ikusgai Argazki galerian.

Nork: emakumeapilotari.2008/04/30 16:44:10.279 GMT+2
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.