Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako 4. jardunaldiko neurketak jokatu ziren Gaska trinketean.
Ligaxka luzea jokatuko dute 2. mailan ari diren pilotariek, guztira 7 jardunaldi izango baitituzte. 7 bikote ari dira parte hartzen eta guztiek izango dute atseden hartzeko jardunaldi bat.
Hona hemen azken jardunaldian jokatutako partiden emaitzak:
| 1. taldea | 2. taldea | ||
| Goenaga-Pierola | 28 | 30 | Gutierrez-Lucas |
| Arriola-Urbistondo | 22 | 30 | M.Zabala-Bañales |
| Perez-N.Zabala | 24 | 30 | Jauregi-Ugalde |
Datorren ostiralean jokatuko da 5. jardunaldia. Ohi bezala, arratsaldeko 20:00etan hasita 3 neurketa jokatuko dira.
Idatzi artikulu bat