Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/05 11:38:40.567 GMT+1

Bihar hasiko da Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa 2010

Bihar, otsailak 6, hasiko da Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa 2010. Aurten, gaztetxo dexente urte osoan txapelketa hau noiz helduko zain egoten direla aintzat hartuz, otsaileko lehen asteburuan ekingo zaio. Era honetan, ligaxka luzeagoak jokatuko dituzte, euren paleta egarria asetzeko lain, ziurrenik.

Laugarren ikasturte honetako talde kopuruen berri daukazue jarraian:

  • Alebin neskak: 18 (9ko bi multzo)
  • Alebin mutilak: 20 (5eko 4 multzo)
  • Infantil neskak: 10 (multzo bakarra)
  • Infantil mutilak: 4
  • Kadete neskak: 5 (multzo bakarra)
  • Kadete mutilak: 1

Txapelketako finalak maiatzaren 22an jokatuko dira, larunbatez.

Fase aldaketa eta azken fasean saiatuko gara honen inguruko informazioa zuenganatzen, proiektuaren oinarria sendotze bidean oso garrantzitsua baita azpitik datozenak zaintzea-eta.

Nork: emakumeapilotari.2010/02/05 11:38:40.567 GMT+1
Etiketak: eskola kirola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru