Bihar, hilak 23, amaituko da Ibarra-Tolosako eta Hernaniko paleta ikastaroetan izena emateko epea. Dagoeneko bat baino gehiagok eman dute izena, baina badago lekurik.
Hona hemen Hernaniko ikastaroaren ordutegia:
|
EGUNA |
ORDUA |
PILOTALEKUA |
|
Astelehena |
9:30-11:00 |
Kiroldegikoa |
|
Asteartea |
15:00-16:30 |
Kiroldegikoa |
|
Osteguna |
14:45-16:15 |
Kiroldegikoa |
Hau, berriz, Ibarra-Tolosakoa:
|
EGUNA |
ORDUA |
PILOTALEKUA |
|
Astelehena |
18:45-20:15 |
Belabieta, kiroldegikoa |
Ikastaroaren ezaugarririk nagusienak hauek dira:
- Hasiera: azaroko lehen astean
- Materiala: irakasleak eramango du.
- Ikastaroaren kuota: 105€ (ikastaro osoa + asegurua)
- Beharrezkoa da udal patronatuko kirol txartela ikastaroa egin ahal izateko Hernanin.
Izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943471463) eman dezakete. Horrez gain, 628904156 telefono zenbakian ere bai. Kiroldegian dauden izenemate orriak bete eta bertan utzita ere eman ahal izango da izena.
Hori bai, azkar ibili!!
Idatzi artikulu bat