Joan zen igandean, otsailaren 8an, jokatu ziren Hernaniko udal pilotalekuan ezker hormako Emakumezkoen II. El Diario Vasco sariko 2. jardunaldiko neurketak. Hemen dituzue emaitzak:
|
Multzoa |
1. taldea |
|
2. taldea | |
|
B multzoa |
Fernandez- Ruiz de Larramendi |
30 |
14 |
Etchelecu-Argain |
|
A multzoa |
Muneta-Bordagaray |
23 |
30 |
Elguezabal-Arozena |
Emaitza hauei esker, finalerdietarako txartela lortu zuten B multzoko Fernandez-Ruiz de Larramendi eta Urkizu-Montes bikoteek, Etchelecu-Argainek euren bi neurketetan ez baitute garaipenik lortu. A multzoan, berriz, Elguezabal-Arozena ere, tanto kopuruari esker, finalerdietan dira. Beste txartela norentzat izango den Urretxun erabakiko da.
Datorren igandean, otsailaren 15ean, goizeko 11:30etik aurrera Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira ligaxkako azken jardunaldiko partidak. Bertan jakingo da zein lau bikotek eta nork noren aurka jokatuko duten Zarautzen otsailaren 22an.
Hemen igandeko partiden berri:
|
Multzoa |
1. bikotea |
|
2. bikotea | |
|
A multzoa |
Espinar-Serre |
|
|
Muneta-Bordagaray |
|
B multzoa |
Urkizu-Montes |
|
|
Fernandez-Ruiz de Larramendi |
Atsedena izango dute A multzoan Elguezabal-Arozena eta B multzoan Etchelecu-Argain bikoteek.
Idatzi artikulu bat