Atzo bertan ireki zen Emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketarako izenematea. Hiru kategoria bereiziko dira: jubenilak, 2. maila eta 1. maila.
Hasiera batean, aurreikuspenen arabera, partidak ostiraletan jokatuko dira, Iruran eta Gaskan, martxoaren 11tik apirilaren 9ra bitarte. Jubenilek eta 1. mailakoek, baina, apirilaren 1ean amaituko dute ziurrenik.
Izena emateko epea martxoaren 1ean amaituko da. Ohi bezala, norbere pilota elkartearen bidez egin beharko da.
2011/02/22 08:43:30.627 GMT+1
Emakumezkoen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketarako izenematea ireki da
Nork: emakumeapilotari.2011/02/22 08:43:30.627 GMT+1
Etiketak:
federatua-bestelakoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat