Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/06/01 09:09:41.917 GMT+2

Espinar-Montes bikoa txapeldun Trinketeko IV. Emakumea Pilotarin, 1.mailan

Ostiralean, maiatzaren 28an, jokatu zen Irurako Ametsa trinketean IV. Emakumea Pilotari txapelketako 1. mailako finala.

Etxegia-Manzisidor eta Espinar-Montes bikoteak aritu ziren nor baino nor. Hasiera batean uste zenaren kontra, ez zen oso partida orekatu eta ikusgarria atera, urduritasunaren eraginez ohi baino hutsegite gehiago izan baitziren. Markagailuan ere ageri da aldea, 11 tantoko errentaz irabazi baitzuten Patri eta Ainhoak.

Hemen emaitza:

 

       FINALA

 

Maiatzak 28 (ostirala)

20:30 (3. partida)

IRURA

 

ETXEGIA

MANZISIDOR

19

ESPINAR

MONTES

30

Honenbestez, pilotari batek baino gehiagok eman dio amaiera urrian hasiriko denboraldiari. Beste batzuk, ordea, pilotakadaz pilotakada lanean jarraituko dute oraindik ere Trinketeko 2. mailako Emakumea Pilotarin Trinketeko Kutxa Sarian eta Espainiako Txapelketan, besteak beste. 

Nork: emakumeapilotari.2010/06/01 09:09:41.917 GMT+2
Etiketak: federatua-emp tx | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru