Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/28 11:24:38.028 GMT+1

Gaur hasiko da Iruran neska jubenilen trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa

Gaur gaueko 22.00etan, Irurako Ametsa trinketean, emango zaie hasiera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurtengo denboraldirako trinketean antolatu dituen txapelketei. Neska jubenilen kategoriako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketari ekingo zaio, hain zuzen ere.

Neska jubenilen txapelketan parte hartzeko bi elkartek eta hiru taldek eman dute izena: Ramuntxo eta Hernani (1 eta 2). Gaur gauean Hernani elkarteko neskak arituko dira elkarren aurka. Ramuntxokoek atsedena izango dute asteburu honetan.

Talde bakoitzak 2 neurketa jokatuko ditu ligaxkan, denak denen aurka jardunez, eta lehenengo bi postuetan sailkaturiko taldeak izango dira finalerako txartela eskuratuko dutenak.

Datorren astetik aurrera aldi berean martxan izango da neska nagusien Gipuzkoako elkarteen arteko trinketeko txapelketa ere.

 

 

Nork: emakumeapilotari.2008/03/28 11:24:38.028 GMT+1
Etiketak: federatua-jubenilak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru