Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/25 11:07:08.439 GMT+2

GRAVNeko finalerdiak asteburu honetan

Asteburu honetan jokatuko dira euskal pilotako federazioen arteko GRAVN txapelketako finalerdiak, bai ezker horman eta baita trinketean ere.

Gipuzkoako neskei dagokienean, jubenil eta 22 urtez azpikoek jokatuko dituzte partidak. Izan ere, neska nagusiek zuzenean finala jokatzeko txartela eskuratu dute ezker horman eta trinketean, euren partida guztietan garaipena eskuratzearen poderioz.

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiden berri:

Ezker hormako frontoia

Apirilaren 26an, Atano III.an, 16:30etan

  • Jubenilak: ARABA - GIPUZKOA
  • 22 urtez azpikoak: ARABA - GIPUZKOA

Trinketean

Apirilaren 26an, Gasteizen, 16:00etan hasita

  • Jubenilak: GIPUZKOA - BIZKAIA
  • 22 urtez azpikoak: ARABA - GIPUZKOA

Finalerdietan finalerako txartela eskuratzen dutenek finalak honako egun eta leku hauetan jokatuko dituzte:

  • Ezker horma: maiatzaren 3 edo 4an, Gasteizen
  • Trinketa: maiatzaren 10 edo 11n, Iruñean

Zorte on denoi!!

Nork: emakumeapilotari.2008/04/25 11:07:08.439 GMT+2
Etiketak: gravn | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru