Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/01 11:56:22.992 GMT+1

Hasi da Oiartzungo emakumeentzako paleta ikastaroa

Atzo, azaroak 30, jarri zen abian Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan antolatu dugun 18 urtetik gorako emakumeentzako azken paleta ikastaroa, Oiartzunen.

Ikasturtea maiatza-ekaina bitarte luzatuko da eta astero ordu eta erdiko paleta saio bat egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, Patricia Espinar teknikariaren gidaritzapean. Saioak Haurtzaro ikastolako pilotalekuan burutuko dira, astelehenetan, 20:00etatik 21:30era.

Inork izena emateko interesik edo zalantzak argitzerik nahi balu oraindik ere bada aukerarik. Errazena 665988588 (Patri) telefono zenbakira deitzea litzateke. Bestela, emakumeapilotari@yahoo.com helbidera mezu bat bidaltzea ere posible da.

Animo eta gozatu!

Nork: emakumeapilotari.2009/12/01 11:56:22.992 GMT+1
Etiketak: partaidetza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru