Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/12 17:35:02.493 GMT+1

I. Emakumea Pilotari Irekia. Joan da 2.jardunaldia ere

Joan den larunbatean, hilak 9, jokatu zen Aginagan I. EmP Irekiko 2.jardunaldia. Hona hemen bertan jokatutako lau neurketetako emaitzak:

1. TALDEA 2. TALDEA MULTZOA
Tijero-Orube 23 30 Jauregi-Aburuza D
Arrondo-Urbieta 9 30 Pagola-Ugalde A
Otxotorena-Gutierrez 20 30 Goenaga-Lucas C
Zabala-Fernandez 30 14 Lizeaga-Perez B

Ligaxkako azken partida izan zen 4 bikoterentzat eta lehena, berriz, beste laurentzat. Beraz, ligaxkako azken jardunaldia oraindik jokatzeke dagoen arren (datorren larunbatean izango da), dagoeneko final laurdenetarako txartela lortu dute bikote hauek:

  • A multzoan: Redondo-Errasti eta Pagola-Ugalde
  • B multzoan: Zabala-Fernandez
  • C multzoan: Goenaga-Lucas
  • D multzoan: Jauregi-Lujanbio

Datorren larunbatean jakingo da zein diren final laurdenetan arituko diren beste 3 bikoteak eta baita talde buruen berri ere. Izan ere, multzo bakoitzetik bi bikotek egingo dute aurrera.

 

Nork: emakumeapilotari.2008/02/12 17:35:02.493 GMT+1
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru