Datorren igandean, ekainaren 21ean, jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumezkoen II. El Diario Vasco sariko ligaxkako 3. eta azken jardunaldiko partidak, goizeko 11:15etik aurrera.
Txapelketan diharduten 6 bikoteetatik 4 izango dira finalerdietara igaroko direnak; multzo bakoitzeko lehen biak, hain zuzen ere. Oraindik ligaxkako azken jardunaldia jokatzeko badago ere, hiru bikotek poltsikoan dute txartela ligaxkan orain arte lortutako garaipenei esker: Olçomendi-Houssetek, Mendizabal-Gracietek eta Bordagaray-Arozenak. Laugarrena igandeko bigarren partidako garailea izango da: Urkizu-Comet edo Etchelecu-Ruiz de Larramendi. Beraz, ez da emozio eta tentsiorik faltako.
Hona hemen kartelera:
| 1. taldea | 2. taldea | |||
| 1 | Mendizabal-Graciet | 30 | 14 | Bordagaray-Arozena |
| 2 | Urkizu-Comet | 30 | 28 | Etchelecu-Ruiz de Larramendi |
Finalerdiak ekaineko azken igandean izango dira (hilak 28) eta finala, berriz, uztaileko lehen igandean.
*Oharra: txapelketan zeharreko argazkiak eskuragarri dituzue argazki galerian.
Idatzi artikulu bat