Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/03 18:17:50.069 GMT+2

Igandean jokatuko da Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko finala

Ekainaren 8an, igandea, hasi zen Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Saria. Eta dagoeneko azken txanpan sartu da. Ekainaren 25ean, asteazkena, jokatu ziren finalerdiak, eta asteburu honetan izango da final handia. Datorren igandean, uztailaren 6an, hain justu ere.

Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sari honetan izan diren pilotariak egungo munduko txapeldunak eta azpitxapeldunak dira, besteak beste. Hasiera batean bederen lehia gogorra aurreikusten zen, ikuskizun politarekin bat; eta aurreikusitakoa bete egin da.

Hona hemen igandeko partiden berri:

1. taldea 2. taldea
3 eta 4. postuak Espinar-Graciet 27-30 Etchelecu-Arozena
FINALA Mendizabal-Pochulu* 24-30 Urkizu-Comet

* Elguezabal-en ordez, lesionatuta dago, Pochulu ariko da.

Partidak goizeko 11:15etan hasiko dira eta jaialdiko bigarrena izango da finala.

Denok zaudete goi-mailako partida hauek ikustera gonbidatuta.

 

Nork: emakumeapilotari.2008/07/03 18:17:50.069 GMT+2
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.