Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/09 14:22:14.021 GMT+1

II. Emakumea Pilotari Irekia. Final-laurdenak

Datorren larunbatean, martxoaren 7an, jokatuko dira Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen ezker hormako II. Emakumea Pilotari Irekia txapelketako final-laurdenetako lau neurketak Aginagako pilotalekuan.

 

Orain arteko norgehiagokak Anoeta eta Aginagan jokatu badira ere, azken fasea iazko egoitza berean egingo da, Aginagan.

 

Aurreko larunbatean, otsailaren 28an, amaitu zen ligaxka eta multzo bakoitzeko lehen bi bikoteak dira txapelketan aurrera egin dutenak.

 

Hona hemen larunbatean, Aginagako pilotalekuan, 16:00etan hasita jokatuko diren partiden kartelera:

 

1go Taldea

T1

T2

2. Taldea

Ordua

REDONDO-ERRASTI

30

24

DOMINGUEZ-UNANUE

16:00, 1.partida

Y. ARISTORENA-CONTIN

30

15

JAUREGI-LUCAS

16:00, 2.partida

DIEZ-OKARIZ

30

24

ETXARRI-Maite URTASUN

16:00, 3.partida

AGIRRE-S. ARISTORENA

30

10

TIJERO-GUTIERREZ

16:00, 4.partida

 

Partidak irabazten dituzten bikoteek finalerdietarako txartela eskuratuko dute eta besteek, berriz, etxerako bidea hartuko dute. Partida orekatu eta estuak izatea espero da.

Nork: emakumeapilotari.2009/03/09 14:22:14.021 GMT+1
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru