Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/30 11:45:23.186 GMT+1

Legazpiko Nesken Pilota Eskola sortzeko saiakera

Legazpin Nesken Pilota Eskola sortzeko asmoa du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Emakumea Pilotari Proiektuaren baitan. Bada, asmoa gauzatze bidean jarri dute dagoeneko. Izan ere, bertako Haztegi Ikastolan sustapen jarduerak burutzen ari dira egunotan eta pixka bat aurrerago egingo dituzte Domingo Agirre ikastetxe publikokoek ere.

Sustapen jarduera hauek 5. mailakoekin hasi eta DBHra arte antolatu dira. Gorputz heziketako saioetan neskek paleta saio bat edo pare bat burutzen dituzte teknikari baten laguntzaz, pilotako jokamolde hau eurei gerturatu asmoz. Era honetan, pilota eskolan jarraituko den dinamikaren aztarnaren bat jasotzen dute ikasleek.

Hona hemen Legazpiko Nesken Pilota Eskolaren ezaugarriak:

  • Adina: 10-16 urteko neskentzat
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko begiralea
  • Saioak: astean behin, asteazkenetan
  • Ordutegia: 18:30-20:00
  • Lekua: Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekua
  • Ikastaroaren iraupena: otsailetik ekainera
  • Izena emateko azken eguna: otsailak 8
  • Kuota: 40€/ikastaroa
  • Gutxieneko ikasle kopurua: 5 neska

Informazio gehiagorako zein izena emateko Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora jo daiteke (943471463).

Nork: emakumeapilotari.2008/01/30 11:45:23.186 GMT+1
Etiketak: eskola kirola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru