Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/08 18:55:10.178 GMT+2

Neska Federatuen Topagunea. II. batzarra datorren ostiralean

Datorren ostiralean, uztailaren 11n, egingo da Donostiako Kirol Etxean Neska Federatuen Topaguneko bigarren batzarra. Abenduan sortu eta jarri zen martxan ekimen berri hau. Lehen bilkurara 20 pilotari inguru bertaratu ziren eta oraingo honetan ez da gutxiago espero.

Denboraldia bere amaierara heldu dela probestuz, 2007-2008ko gorabeherez mintzatuko dira bertan.

Hona hemen datorren ostiralerakoaren inguruko xehetasun batzuk:

  • Eguna: uztailaren 11, ostirala
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Kirol Etxea (Anoeta estadioaren azpian)
  • Gai-zerrenda:
    • 2007-2008 denboraldiko balantzea (teknifikazioa eta txapelketak)
    • 2008-2009 denboraldirako teknifikaziorako proposamena
    • 2008-2009 denboraldirako lehiaketa proposamena
    • Norberak lekarzkeenak

Bilkura amaitu ostean luntx txiki bat izango dute bertaratzen diren pilotariek.

Nork: emakumeapilotari.2008/07/08 18:55:10.178 GMT+2
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.