Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/25 12:07:02.299 GMT+2

Neska Federatuen VI. Topagunea asteartean

Datorren asteartean, hilak 29, ospatuko da Kirol Etxean (Donostian) Neska Federatuen VI. Topagunea. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera hainbat gai jorratuko dira neska pilotarien bilgune den foro honetan. Hona hemen gai zerrenda:

- 2009-2010 denboraldiko lehiaketa egutegiaren berri ematea

- Ezker hormako IV. Emakumea Pilotari txapelketaren aurkezpena

- Elkarteen arteko jubenilen Gipuzkoako txapelketaren aurkezpena

- 2009-2010 denboraldiko teknifikazio guneen aurkezpena

- Galde-erantzunak

Denboraldian zehar era honetako hiruzpalau batzar egitea aurreikusten da. Garrantzitsua da ahalik eta pilotari gehien bertaratzea, norbere iritziak plazaratzeko gunea hau baita. 

Nork: emakumeapilotari.2009/09/25 12:07:02.299 GMT+2
Etiketak: federatua-topagunea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru