Emakumea Pilotari proiektuaren eskola kiroleko atalaren barruan kokatzen diren nesken pilota eskola batzuk martxan dira dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, bidean.
Pilota eskola hauen ezaugarririk nagusienak jarraian laburbilduta ageri dira:
- Adina: 10-16 urteko neskak
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko begirakeak
- Saioak: astean behin
- Ikastaroaren iraupena: urritik ekainera bitarte
- Kuota: 60€ / urteko

Martxan daude jada honako herri hauetan:
- Irura: astearte edo ostegunetan 18:00etatik 19:30etara
- Azpeitia: astelehenetan
- Hernani: ostiraletan
- Tolosa: ostiraletan
- Ataun: asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara
Laster, azaroaren bigarren asterako, jarri nahi da martxan Legazpiko nesken pilota eskola. Asteazkenetan izango dira entrenamendu saioak, 18:30etatik 20:00etara.
Gai honen inguruko edozein zalantza argitu nahi izatera deitu Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora edo bidali mail bat e-posta honetara: emakumeapilotari@yahoo.com.
Idatzi artikulu bat