Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, aspaldiko urteotako asmo bat gauzatze bidean jarriko da laster barru, hau da, paleta ikastaroak ematen diharduten edo emateko prest leudekeenentzat formazio ikastaroa. Bertan, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz hitz egingo da eta begiralearen gida bat ere aurkeztuko da (ohiko akatsak eta berauen zuzenketa, entrenamenduen egitura, saioen plangintza, etab.).
Hona hemen egun eta orduei buruz zehaztasun gehixeago:
- Noiz:
- Azaroak 5, 19:00-21:00
- Azaroak 6, 10:00-13:00
- Non: Anoetako Kirol Etxean (Donostia)
- Izenematea: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan.
Interesatuoi bertaratzeko gonbidapena luzatuz, hurrengo albistera arte!
Idatzi artikulu bat