Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/07 14:23:57.743 GMT+2

Trinketeko Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa azken txanpan

Joan den ostiralean, apirilaren 4an, Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako bi neurketa jokatu ziren. Berez 3 ziren jokatzekoak, baina bat bertan behera geratu zen. Hona hemen, hortaz, neska jubeniletan eta neska nagusien kategorian jokatu ziren neurketetako emaitzak.

KATEGORIA 1. taldea 2. taldea
Neska jubenilak Hernani 2 14 30 Ramuntxo
Neska nagusiak Urnieta -- -- Zumaia
Neska nagusiak Ikasberri 30 7 Hernani

Ia bi jardunaldi jokatu dituzte neska jubenilek ligaxkan eta neska nagusiek, aldiz, final-laurdenetako norgehiagokak jokatu zituzten. 

Asteburu honetan bertan jakingo da azkenean zein talde izango diren apirilaren 18ko finaletan jokatzeko txartela lortuko dutenak. Neska jubenilek ligaxkako azken partidua jokatuko dute, eta nagusietan, berriz, bi finalerdiak jokatuko dituzte.  Hona hemen ostiraleko partiden berri:

Kategoria 1. taldea 2. taldea
Neska jubenilak Ramuntxo Hernani 1
Neska nagusiak Kuku Zumaia
Neska nagusiak Intxaurrondo   Ikasberri

Ostiralean gaueko 9etan hasita jokatuko dira hiru partidak, bata bestearen atzetik. Hala erem asteak aurrera egin ahala gogoraraziko dizuegu berriro ere.

 

Nork: emakumeapilotari.2008/04/07 14:23:57.743 GMT+2
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.