Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/03 17:10:26.429 GMT+2

Urkizu-Unanuerentzat 1. mailako txapelak

Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, Iruran jokatutako finalean erabaki zen zein bikoterentzat izan den 1.mailan Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa.

Pronostikoek beste zerbait bazioten ere, partida oso ona jokatu ostean Berastegi eta Azpeitira joan dira txapelak. Izan ere, ligaxkan zeharreko partidak aintzat hartuta, Mendizabal-Gurrutxaga bikotea zen irabazteko hautagai nagusia.

Hona hemen ostiraleko partidaren emaitza:

1. taldea 2. taldea
Mendizabal-Gurrutxaga 24 30 Urkizu-Unanue

Honenbestez, lehen mailan aritu diren pilotarien gehiengoak aurtengo denboraldia amaitutzat emango du.

Bestalde, asteburu honetan jarriko da martxan Trinketeko Emakumezkoen I. DV Saria. Honen inguruko informazio gehiago izango duzue asteak aurrera egin ahala.

Nork: emakumeapilotari.2008/06/03 17:10:26.429 GMT+2
Etiketak: federatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.