Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/25 16:05:43.442 GMT+2

Usurbil, Alegia, Hernani, Urnieta, Azpeitia eta Ordizira joan dira eskolarteko paletako txapelak

Joan zen larunbatean, maiatzaren 23an, eman zitzaion amaiera 2009ko Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketari. Anoeta eta Irura artean jokatu ziren finalak (herri bakoitzean hiruna).

Hona hemen emaitzak:

Alebin neskak:

Udarregi (Usurbil), 20 - Zumaiako Herri Eskola (Zumaia), 13

Alebin mutilak:

San Juan A (Alegia), 20 - Antoniano (Zarautz), 8

Infantil neskak:

Urumea (Hernani), 25 - Langile D (Hernani), 17

Infantil mutilak:

Egape (Urnieta), 25 - Oianguren B (Ordizia), 5

Kadete neskak:

Iraurgi A (Azpeitia), 25 - La Salle (Zarautz), 13

Kadete mutilak:

Oianguren (Ordizia), 25 - Oianguren B, 8 (Ordizia)

Datozen bi asteburuetan Euskadiko Eskola Kiroleko Jokoetan parte hartuko dute infantilen mailako garaileek, Gasteizen.

Argazki gehiago dituzue ikusgai "argazki galeria" atalean

Nork: emakumeapilotari.2009/05/25 16:05:43.442 GMT+2
Etiketak: eskola kirola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru