2009/07/12 20:54:00.494 GMT+2
Astebukaera gogorra Telmo deunentzat
Astebukaera gogorra! Telmo deun azken bigarren larunbatean eta azken hirugarren igandean. Hasi dira gauzak bere onera etortzen eta aurtengo honek gogorra izango denaren itxura du.
Maila mantentzea posible ikusten dut, kontutan hartuta galiziatik kalterik gutxienarekin etortzea helburu izaten dutela (ez dut garbi zergaitik, baina hala esan ohi dute) eta gaur, parez-pare izan direnean, Telmo deunek atzetik 2 zituen eta Tiran ere bertan zuen. Galiziarrek bestalde, bidai kopurua dela eta denborarekin maila jeisten dute, eskerrak! jeje
Enbataz ze esan? ba ez zeatela oso urruti zueke, segundu gutxira zaretela eta saiatuko garela bigarren txandako leku hori kentzen. Zail ikusten dut Enbatak azken bi urtetako 5 postua mantentzea, goiko postu horiek oso garesti daude aurten. Pena bakarra lengo astean bezala parez-pare ezin ikustea Enbata eta Telmo deun.
Eta ijituak zer? Ijituak argi! Liga hasi aurretik, irabazi gabeko gauza bakarra zela, eztakit ze. Aurtengo hontan txanda nagusia zail dute espabilatzen ez badute, eta Telmo deun eta Enbata segundu gutxira ditu, beraz argi, estropadaren batean aurretik izan gaitzake eta!
Laburbiltzeko astebukaera triste hartu dut, atzera egin baitu Telmo deunek, baina optimista naiz aurrera begira ligan mantentzeko eta gerra emateko dituen aukerekin.
Neskei dagokionez, gaur Zumairrak izan dira Gipuzkuarren ordezkari eta Galizia eta Bizkaiarren atzetik sartu dira, pena, badugu zer hobetua hemen ere.
Gora Telmo deun!
Nork: epetxepe.2009/07/12 20:54:00.494 GMT+2
Etiketak:
deun
enbata
telmo
ijituak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/05 20:36:46.101 GMT+2
Tke ligako estropaden lehen astebukaera ondoren, Telmo deun Enbataren aurretik
Atzo nahiko gertu 2"ra Zarautztik eta gaur estropa guztia aurretik, ez gaituk makalak! Kaleak zer ikusi pixkat izango zuen, baina astebukaerero alkarren aldamenean, parez-pare ikustea oraintxe sinatuko nuke. Oriotarrei dagokienez, aurten liga eraman behar omen dute, hasiera honen ondoren, zer hobetua badutela iruditzen zait.
Sailkapena jartzen dizuet, ia aukerarik dudan Zumaia Zarautzen aurretik dela berriz jartzeko!
PCLUB
| 1 | San Pedro Ecolmare | 23 |
| 2 | Castro | 23 |
| 3 | Hondarribia | 20 |
| 4 | Urdaibai Umpro Avia | 15 |
| 5 | Candy ORIO G.Eibar | 14 |
| 6 | Zumaia Altuna y Uria | 13 |
| 7 | Pedreña | 13 |
| 8 | Zarautz Inmob. Orio | 12 |
| 9 | Kaiku | 10 |
| 10 | Tiran Pereira | 7 |
| 11 | Samertolameu | 4 |
| 12 | Arkote | 2 |
Nork: epetxepe.2009/07/05 20:36:46.101 GMT+2
Etiketak:
deun
enbata
telmo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/05 09:58:18.918 GMT+2
Eta nondik irtetzen da barrura?
Kerobiaren azkenengo diskoko kantu honen (http://www.youtube.com/watch?v=vs-sy1uPBjg) azalpena ematen du Andonik bideo honetan, atzekaldean ageri da eta audioa entzuteko modukoa, jeje.
Nork: epetxepe.2009/07/05 09:58:18.918 GMT+2
Etiketak:
lizaso
andoni
kerobia
epelde
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/16 10:28:14.020 GMT+1
Andoni eta Agosti Anbotoko mariren bila
Aspaldian denborarik ez eta hona hemen aspaldiko partez bideotxo bat, Andoni eta Agosti Anbotoko Mariren bila joan zirenekoa. Esan didatenez, espedizioa helikopteroz hasi zuten lehenengo atsedenlekurarte. Jeje.
By the way, bloga etxetik blogak.com-era aldatu dut eta aurretiaz zeuden komentarioak "galdu" ditut.
Izan huntsa,
Gorka
Nork: epetxepe.2009/02/16 10:28:14.020 GMT+1
Etiketak:
agosti
andoni
anboto
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/19 11:57:22.754 Universal
"Mi limón mi limonero,..."
Pixkat atzeratuta baina hona hemen, Hilariok aldatutako limoiondoak Aizarnazabalen emandako uztaren fruitu bat. 300grko fruitua, holako piezekin, krisiari aurre egiteko limoiak aldatzen hastea onena.
Izan huntsa,
Nork: epetxepe.2009/01/19 11:57:22.754 Universal
Etiketak:
limoiak
epelde
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/21 15:02:51.975 Universal
Eguberrion eta urteberrion!
Ondo ondo pasa gabonak eta ospatu zuen lagun eta familiarekin izango dituzuen otorduak!

Hurrengo urterarte!
iani & epe & arbil
Nork: epetxepe.2008/12/21 15:02:51.975 Universal
Etiketak:
gabonak
arbil
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/09 11:09:54.114 Universal
Altuo! Eztinat entzuten eta
Goizean hitza hartu eta nor agertuko eta gure Iratxe, bozgorailua eskutan duela.
Jeje, aspaldian ikusi gabe eta itxura ederra dun. Geldirik ezin egon eta korrikarako prest ez izan arren, eskua botatzeko prest!
Hitzatik lapurtutako irudia,...
Saaardinnaaaaaa prexkueeeee!
Izan huntsa,
epe
Nork: epetxepe.2008/12/09 11:09:54.114 Universal
Etiketak:
iratxe
bozgorailua
mixtoa
kross
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/30 18:24:34.071 Universal
Lortuko ote dute ni gizontzea?
Alabaren jaiotza dela eta erditzeko kurtsoen barruan, gizonezko bikoteoi motxilatxo bat oparitu ziguten, Gizonduz izenekoa. Ipuiak, dvda, liburuxka, propagandako argazkia eta etxekolanak banatzeko arbelatxoa.


Momentuz Dvda ikusteko beta hartu dut. Aita ezberdinen esperientzia kontatuak ziren dvdan, bi hizkuntzetan omen eta, zera, 5 gizonen esperientzia gaztelaniaz eta euskaraz pertsona bakarrarena (joselontxo by the way).
Bestalde, umea jaio ondorengo hainbat papeleo egin behar izan ditut (lotsagarria egin beharreko buelta guztiak, gaur egun gure datu guztiak dituztenean) eta Espainiar estatuarekin lotuak ziren inprimaki asko gaztelania hutsean eta Eusko Jaurlaritzako bat betetzera joan nintzenean, etxera heldu eta inprimakia gaztelaniaz, kk. Lehen nahiko denbora ez eta, presasko momentu horietan ezin fijatu paper guztietan eta euskarazkoa eskatu.
Osakidetzan izandako tratuetan tartean tokatu zitzaigun euskaraz egiten zuenen bat, baina, nire uste apalean, %100rekin egiteko eskubidea beharko nuke. Izan genuen tratuari nota oso altua emango nieke, hizkuntza mailan ez hainbestekoa.
Gizondu eztakit gizontzea lortuko duten, baina hizkuntz normalizazioa oraindik urrun dela, hori behintzat garbi utzi didate. Beraz Patxi eta Juanjori folkloretik errealitatera pasatzeko eskatuko nieke.
Izan huntsa,
Gorka
Nork: epetxepe.2008/11/30 18:24:34.071 Universal
Etiketak:
gizonduz
arbil
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/04 18:20:36.757 Universal
Animo Ruth eta animo Joseba, laister zarete eta hiruok bueltan
Berri ederrak gaur goizekoak!
Zorionak eta animo guztiak, falta zaizuen azken urratsa ondo joan dezaizuen.
Besarkada bat eta aurrera!
P.D: Zumaiako arraun taldean apuntatu nahi baduzue no problem eh!
Nork: epetxepe.2008/11/04 18:20:36.757 Universal
Etiketak:
joseba
patxi
ruth
kolonbia
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/31 14:24:00.268 Universal
Polboroiak eta bonboiak salgai
Kaixo family,
Gabonetako postrerik ez duzuela? Zuen janaldiak kolorez bete nahi dituzuela?
- Surtidos de navidad SAN RAMÓN, merkatura atera den azken kutixia!
Zure etxean izan nahi badituzu, eskatu bildurrik gabe Mariari, ez zara damutuko. Gainera ekintza on batetan lagunduko duzu, Mariaren ikasbidaia posible egiten. Jeje.
Hemen uzten dizkizuet produktuen argazki batzuk eta saltzailearena, produktua eskaintzen.



P.D: Erosten diren kaxak beterik eta plastikoa kendu gabe datoz e!
Nork: epetxepe.2008/10/31 14:24:00.268 Universal
Etiketak:
ikasbidaia
maria
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)






