Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/27 22:26:07.786 GMT+1

Martxoak 24ko batzarrari buruz...

Eroski barik «hobeto» daudela esan dute

Besteak beste, Eroskik egin nahi duen moduko saltoki handiek herrietako sare sozialak deuseztatzen dituztela salatu dute.

a. alkorta

Herenegun iluntzean, Berriatuko udaletxean batzar informatiboa egiten zen bitartean, Ondarroako herritar talde batek Errenteriako industrialde berrian Eroskiren saltoki handirik ez eraikitzeko exijitu zuen. «Azken urte hauetan, Lea-Artibai eskualdeko herrietan mugimendu sozial indartsu bat eratu da saltoki handien kontra eta herri bizitasunaren eta eredu ekonomiko eta sozial alternatiboen alde».

Herritar horien esanetan, «arrazoi asko» daude lur horietan Eroskirik ez egiteko. «Saltoki handiek herrietako dendari txikiak lanik barik uzten dituzte, eta ondorioz, herriek hilda amaitzen dute». Halaber, Eroskik Errenterian eskainiko duen zerbitzua dagoeneko inguruko herrietan eskaintzen dela argitu zuten. «Lanpostuak kentzeaz gain, beste lanpostu prekario batzuk sortuko ditu Eroskik, aberastasuna kontzentratuz eta eskualdetik kanpora lagaz».

Saltoki handiak lehenengo sektorean ere eragina edukiko duela aurreratu dute herritarrek. «Komertzio gune handiek arrantzaleen eta nekazarien produktuei prezio desegokiak ezartzen dizkiete, eta ondorioz, gure nekazaritzaren eta arrantzaren etorkizuna kolokan jarriko dira».

Autoz joateko gune «handia»

Merkatal gune berriak okupatuko duen lur eremua ere «gehiegizkoa» dela salatu zuten atzo. «Espazioa ezingo da erabili Ondarroan hain beharrezkoa den industria berria sortzeko».

Faktore horiei guztiei beste bat gehitu zieten atzo Berriatuko udaletxe aurrean elkartu ziren herritarrek. «Gune berri horretara joateko autoa beharrezkoa da, eta ondorioz, errepideetan zirkulazioa handituko da, eta azkenean, ustez dirutan aurrezten dena erregaietan eta aisialdian gastatzen da».

Horrez gain, saltoki handiek herrietan dendarien, erosleen eta kaleko beste pertsonen artean sortzen diren sare sozialak deuseztatzen dituztela salatu zuten.

iturria: www.11barri.info

Errenteriako poligonoaren egoerari buruz gehiago jakiteko irakurri hau:

Errenteriako industrialdearen auzia «kolokan» jarri du Udalak

Ekonomia Proiektuaren ondorioak jasango dituztenekin berba egin eta gero, Berriatuko Udalak ez dauka argi hitzarmena sinatu edo ez.

jarraitu irakurtzen hemen

Nork: eroskiez.2009/03/27 22:26:07.786 GMT+1
Etiketak: eroski ondarroa hobeto eroskirik ez berriatua barik | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru