http://ondarroa.hitza.info/paperekoa/2009-10-10/p00002007/Errenteriako_merkataritza_gunearen_kontra_agertu_dira_EHNE_ELA_eta_LAB.htm
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20091009/costa/alertan-perdida-cientos-empleos-20091009.html


Nork: eroskiez.2009/10/10 00:38:33.682 GMT+2
Etiketak:
eroski
ondarroa
ondarru
ez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nork: eroskiez.2009/06/20 03:03:51.103 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Ekonomia Berriatuko eta Ondarroako hautetsi independentistek alternatiba ekonomiko eta soziala aldarrikatu dute
Berriatuko eta Ondarroako hautetsi independentistek eredu ekonomiko eta sozial alternatiboen aldeko apustua egiten dutela adierazi dute. Horrela, Errenteriako industrialdearen inguruan Berriatuko Udalean egon zen eztabaidaren inguruan egiten duten hausnarketa publiko egin nahi izan dute.
Prentsaurrekoan plazaratu dute hautetsiek euren hausnarketa. «Gure aldetik, argi laga nahi dugu Sprik proposaturiko hitzarmenari ezetza esaten diogula baina industrialdea egitearen aldekoak garela», adierazi dute berriatuarrek. Ez dute bat egiten momentu honetan arau horiek erabilera finkatzeko dituzten irizpideekin. «Arau horiek erabilera komertzial handia egiteko aukera ematen dute une honetan, eta ez dugu pentsatzen erabilera hori denik garrantzisuena. Gure ustez, industrialde batek, kasu honetan Errenteriakoak,enpresa txiki eta ertainen industri jarduerari eman behar lioke lehentasuna, holakoa baita momentu honetan bertan dagoen jarduera nagusia eta inguruko enpresa txiki eta ertainek behar dutena».
Udalen jarrera
Ondarrutarren ustez, «Berriatuak herria entzuteko eta kontuan hartzeko borondatea» dauka, eta Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak, ostera, ez: «Gestorakoek, ezkutuan eta isilpean,herritarrei bizkarra emanez, kanpoko interes ekonomiko jakin batzuei erantzunez, beraien neurrira egindako Plan Berezia dihardute prestatzen». Industrialdeari eta Eroskiri baietza emateko asmoa jada hartuta daukala leporatzen diote. «Zeregin horretarako, Eusko Jaurlaritzako SPRILUR sozietate publikoaz baliatu nahi dute, bertako industri enpresak desjabetzeaz kanporatzeko planteamenduagaz, eta ia 60 lanpostu inguru desagertzeko arriskuan jarriz». Horietxek dira, Ondarroako hautetsien iritziz, Plan Bereziaren planteamenduak kolokan jarriko dituen lanpostuak, «eurentzat berkokatzeko aukerarik ez delako aurreikusten. Beraz, ondorio larriak ekarriko dituen jarrera da, testuinguru ekonomikoak aintzakotzat hartuta». Beste datu bat ere eman dute. «Errenteriako poligonoan Eroskik hartzen duen espazioa ezingo da erabili industri jarduera berriak sortzeko edo Ondarroan hain beharrezkoa den industria berkokatzeko».
Eztabaida premia
Berriatuako hautetsien esanetan, «eskualde osoaren etorkizunean eragingo duen eta epe luzera eginda dagoen proiektu baten prozesuak» alde guztien arteko eztabaida sakona eta informazio argia izatea eskatzen du, «horren erantzule zuzenak direlarik udala moduko erakundeak».
Orain arte, informazio eza eta presioa egon direla salatu dute berriatuarrek. «Horrek zalantza asko sortarazten ditu, eta presa eta presioak ez dira lagun onak horrelako proiektuen gainean erabakitzeko». Alternatibak eta aukera ezberdinak egon badaudela diote, inguruan bertan, Markina-Xemein eta Gizaburuaga aitatuta.
Ondarrutarrek euren aldetik gogoratu dutenez, eskualdean
mugimendu indartsua sortu da herri bizitasunaren eta eredu ekonomiko
eta sozial alternatiboen alde. «Sindikatu, arrantzale, ekologista,
nekazari, dendari, alderdi, gazte erakunde eta beste hainbat
herritarrek hainbat arrazoi eman dituzte Eroskiren merkataritza gune
handi baten kontra».
iturria: www.11barri.info
Nork: eroskiez.2009/04/16 15:36:46.909 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
a. alkorta
Herenegun iluntzean, Berriatuko udaletxean batzar informatiboa egiten zen bitartean, Ondarroako herritar talde batek Errenteriako industrialde berrian Eroskiren saltoki handirik ez eraikitzeko exijitu zuen. «Azken urte hauetan, Lea-Artibai eskualdeko herrietan mugimendu sozial indartsu bat eratu da saltoki handien kontra eta herri bizitasunaren eta eredu ekonomiko eta sozial alternatiboen alde».
Herritar horien esanetan, «arrazoi asko» daude lur horietan Eroskirik ez egiteko. «Saltoki handiek herrietako dendari txikiak lanik barik uzten dituzte, eta ondorioz, herriek hilda amaitzen dute». Halaber, Eroskik Errenterian eskainiko duen zerbitzua dagoeneko inguruko herrietan eskaintzen dela argitu zuten. «Lanpostuak kentzeaz gain, beste lanpostu prekario batzuk sortuko ditu Eroskik, aberastasuna kontzentratuz eta eskualdetik kanpora lagaz».
Saltoki handiak lehenengo sektorean ere eragina edukiko duela aurreratu dute herritarrek. «Komertzio gune handiek arrantzaleen eta nekazarien produktuei prezio desegokiak ezartzen dizkiete, eta ondorioz, gure nekazaritzaren eta arrantzaren etorkizuna kolokan jarriko dira».
Autoz joateko gune «handia»
Merkatal gune berriak okupatuko duen lur eremua ere «gehiegizkoa» dela salatu zuten atzo. «Espazioa ezingo da erabili Ondarroan hain beharrezkoa den industria berria sortzeko».
Faktore horiei guztiei beste bat gehitu zieten atzo Berriatuko udaletxe aurrean elkartu ziren herritarrek. «Gune berri horretara joateko autoa beharrezkoa da, eta ondorioz, errepideetan zirkulazioa handituko da, eta azkenean, ustez dirutan aurrezten dena erregaietan eta aisialdian gastatzen da».
Horrez gain, saltoki handiek herrietan dendarien, erosleen eta
kaleko beste pertsonen artean sortzen diren sare sozialak deuseztatzen
dituztela salatu zuten.
iturria: www.11barri.info
Errenteriako poligonoaren egoerari buruz gehiago jakiteko irakurri hau:
Ekonomia Proiektuaren ondorioak jasango dituztenekin berba egin eta gero, Berriatuko Udalak ez dauka argi hitzarmena sinatu edo ez.
Nork: eroskiez.2009/03/27 22:26:07.786 GMT+1
Etiketak:
eroski
ondarroa
hobeto
eroskirik
ez
berriatua
barik
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nork: eroskiez.2009/03/23 00:38:04.994 GMT+1
Etiketak:
eroski
ondarroa
hobeto
brik
eroskirik
ez
berriatua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Berriatuko eta Ondarroako udalek PERI berriari buruz erabaki egin behar dute; Errenteriako lantegiek ez dakite ezer.
Errenteriako industria gunea garatzeko Barne Antolaketarako Plan Berezi berria (PERI modura ezagutzen den dokumentua) prestatzen ari da Sprilur sozietate publikoa. Lehen proposamena landu dute jada, eta Ondarroa zein Berriatuko udal ordezkariei aurkeztu zieten pasa den abenduan.
Proposamena aztertu eta lehenengo oniritzia ematea zegokien, ondoren, udal biei. Berriatuko Udalari dagokionez, abenduaren 22an egindako osoko bilkuran «Errenteriako poligonoa garatzearen alde» agertu zen udalbatza. Baldintza bat ezarri du, hala ere: «Berriatuko lurretan industriarako erabilpena izan dezala, eta ez merkataritzarako erabilpena».
Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak gaiaren gainean ezer erabaki ote duen ez du publikoki argitu, momentuz.
Nork: eroskiez.2008/12/05 23:29:31.939 GMT+1
Etiketak:
eroski
ondarroa
errenteria
berriro
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Supermerkatuetan kutxa automatikoak ezartzen hasi dira, eta sindikatuak beldur dira horrek ez dituen lanpostuak gutxituko
IRAKURRI
Nork: eroskiez.2007/07/03 10:04:54.602 GMT+2
Etiketak:
eroski
kutxazain
automatikoak
ez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Nork: eroskiez.2007/04/23 13:00:48.399 GMT+2
Etiketak:
eroski
ondarroa
argia
desertua
ez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Nork: eroskiez.2006/12/22 19:21:27.523 GMT+1
Etiketak:
eroski
hobeto
lanpostu
berriak
barik
ekintza
eskaerak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)




(...)Aipatu leloa baino Zerua horitzen ari da dioena nahiago dut nik, Ondarroako gazteek aukeratutakoa beste multinazional baten aurka egiteko: ondarrutarrek ez dute nahi uda urdin horrek edo euskal kooperatibismo handiak bultzatutako merkataritza gune handi batek herri horren etorkizuna hipotekatzea. Are gutxiago urdintzea. Dena irakurri HEMEN
Xirikako erreportaia hemen.
Hala Bediko berria hemen eta Euskalherria.info-koa beste honetan.
www.mundurat.net/ehk-koen aipua hemen.
Hau lehen pausoa baino ez da, benetako borroka bihartik aurrera hasten da!
Nork: eroskiez.2006/07/13 21:04:20.213 GMT+2
Etiketak:
eroski
akanpada
ez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)