Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/29 18:38:57.160 GMT+1

Bertso eskolakoak Eibarren

 

    16:45tarako genuen zita tren geltokian, eta minutu batzuk gorabehera, denok iritsi ginen ordurako. Trena hartu eta poz-pozik Eibar aldera, txikiago gineneko txangoak gogoratuz. Iritsi ginenerako nabari zen jende mugimendua Coliseo antzokiko atarian. Bertsolariak ere orduantxe ari ziren iristen. Sarrerak hartu eta pixkatean zain egon ostean, barrura sartu ginen, batzuek aspertuta amaituko zutenaren irudipenarekin.

 

    Coliseo antzokia ederra, goxoa, erakargarria iruditu zitzaigun. Asko pentsatzeko denborarik gabe hasi zen saioa. Agurrak eta ondoren saio puntuagarria. Espero zitekeena baino apalagoa agian, baina ez gara horretan sartuko.Hurrengo faserako txartela Amaia Agirrek lortu zuen.

 

    Haurrak isilik eta formal egon ziren saioan zehar, eta horrek poztu gintuen ( agian , askotan gu geu ere gai ez garen hori egitea lortu zutelako). Azkenean, erdi korrika , denok etxera, esperientzia polita izan zenaren sentsazioarekin. Hurrengo zita, momentuz, Gipuzkoako finalean daukagu jarrita. Ordura arte!!

 

 

 

Nork: errazubertso.2007/10/29 18:38:57.160 GMT+1
Etiketak: elgoibar errazu_bertsoeskola eibar gpuntua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.