2011/05/24 14:25:53.257 GMT+2
Gure lurraldean ere badaude hainbat enpresa produktu kimikio arriskutsuekin lan egiten dutenak, esteka honen bidez enpresa hauek non aurkitzen diren, istripua gertatu ezkero zer egin behar den eta zeintzuk diren gerta daitezkeen istripuak, ikus dezakezu besteak beste.
Bhopalen (India) 1984an istripu kimiko oso larria gertatu zen. 894.539 biztanleetatik 559.835 zuzenki isurketaren eraginpean zeuden, 15.000-30.000 pertsona hil ziren hurrengo astean. Gaur egun 100.000-200.000 pertsonek istripuaren eraginak jasaten dituzte. Informazio gehiagorako hemen sartu.
Nork: 1cm3.2011/05/24 14:25:53.257 GMT+2
Etiketak:
kimikoa
istripua
larrialdia
arrisku
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/24 14:09:23.727 GMT+2
EAEn berotegi efektuarekin erlazionaturiko albiste eta artikulu batzuk aurkitu ditzazkegu hemen, baita azken urteetako datu batzuk ere.
Nork: 1cm3.2011/05/24 14:09:23.727 GMT+2
Etiketak:
ihobe
gas
argitalpenak
berotegi_efektu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/23 08:21:02.606 GMT+2
Gaur egun badago kutsaturiko lurrak berreskuratzea nanopartikulen bidez, hemen duzue azalpen bideoa. Bideo honetan Euskal Herriko ikerkuntza zentru batean (Tecnalia) egiten ari diren ikerketak azaltzen dira.
Partikula hauek, batez ere, burdina zerok, partikula toxikoak, ez toxikoak bihurtzen dituzte. Gainera hainbat abantaila ditu beste metodo batzuekin alderatuz, adibidez biologikoak. Nanopartikulei esker lurrak 6 hilabeteko epean berreskuratzen dira, beste metodoekin urteak behar dira.
Nork: 1cm3.2011/05/23 08:21:02.606 GMT+2
Etiketak:
kutsadura
ingurumen
nanopartikula
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/17 14:06:26.549 GMT+2
Gaur egun hainbat herritan estazio finkoak daude airearen kalitatea neurtzeko, baita mugikorrak ere. Estazio hauek ondorengo datuak neurtu ditzazkete: CO, NO2, NO, SO2, PM10, O3... .
Zure herriko datuak jakin nahi badituzu, bai azken hilabetekoak, baita momentu honetakoak ere , hemen sartuz ikus ditzazkezu.
Nork: 1cm3.2011/05/17 14:06:26.549 GMT+2
Etiketak:
kalitatea
eae
neurtu
airea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/17 13:58:45.230 GMT+2
Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen dira.
KUTSADURA MOTAK
KUTSADURA MOTAK
Uraren kutsadura
Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere.
Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan izan ezik, ez da ur gardenik. Ingurumenaren egoera horrenbeste hondatu izanaren ondorioa da kutsadura organikoa.
Kutsadura akustikoa
Gizartea gero eta zarata handiagoa sortzen ari da azkeneko urteetan, batez ere, hiriguneetan eta garraiobideetan. Biztanle-dentsitatea handitzeari loturik dago hori.
Jarraian azpimarratzen dira gizakiak sorturiko zarata-iturri nagusiak: garraioa (automobilak, motorrak, hegazkinak, trenak…), eraikuntza- eta herri-lanak, industria, sirenak, bozinak, musika...
Lurraren kutsadura
Hauek dira lurraren kutsaduraren eragile nagusiak: hiri-hondakin solidoak, industrietako hondakinak, pestizidak, ongarri eta simaurrak, lur azpiko ihesak, lehengaiak eta fabrika-produktuak...
Nork: 1cm3.2011/05/17 13:58:45.230 GMT+2
Etiketak:
lurra
kutsadura
ura
akustikoa
airea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/17 13:56:06.624 GMT+2
Hemen duzue aireko kutsadura azaltzen duen bideo bat.
Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua.
Orokorrean ,energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat,airea kutsatzen duten gasak. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia.
Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.
Kutsatutako airean dauden eta bizidunok arnasten ditugun aireko substantzia kutsagarrien artean, sufre dioxidoa, eta autoek eta motorrek sortutako ihes gasak, eta gasolinak daraman beruna daude.
Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi -efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.
Nork: 1cm3.2011/05/17 13:56:06.624 GMT+2
Etiketak:
toxikoak
aireko
kutsadura
efektuagas
berotegi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/17 13:39:33.079 GMT+2
Hemen duzue duela urte batzuk pasatutako albiste bat: 2007an gertatu zen Amundarain errekan, Oria errekaren ibai adarra, Zaldibian, Bilore lantegiaren eraginez.

Nork: 1cm3.2011/05/17 13:39:33.079 GMT+2
Etiketak:
isuri_toxiko
ibai
kutsadura
isuri
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/16 08:55:12.771 GMT+2
Oria ibaiak kutsadura handia pairatu du, izan ere, hondakina errekara botatzen dituzten enpresa mordotatik pasatzen baita, bereziki papergintzako enpresatatik. Baina azkenaldian, Oria ibaiaren egoerak onera egin du, papelera asko itxi egin dituztelako.
2009ko Martxoan, EAEko datuen arabera, Oria ibaiak, Europar Batasunak onartzen zuen kutxadura maila gainditzen zuen. Legeak araututakoa baino kopuru handigoan zeuden, kromoa, butelistanioa, lindanoa, kuprea, merkurioa... . Hauen ondorio dira, hala nola, ibai ertzetan egindako industri jarduerak, nekazarien isurketak... . Baina Euskadiko Ur Agentziak esaten duenez, hau guztia Europar Batasunak neurriak gogorki igo dituenaren ondorio dira.
Nork: 1cm3.2011/05/16 08:55:12.771 GMT+2
Etiketak:
ibaia
kutsadura
agentzia
ur
euskadiko
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/16 08:49:29.258 GMT+2
Isuri toxiko bezela ulertzen da gizakiaren bizitzako kaltegarri edo bizitzaren garapenerako kaltegarri diren isuriak, hau da, nolabait ingurumena kaltetu eta eraldatu ditzakenak. Adibidez erradiazioa edo azidoak.
Nork: 1cm3.2011/05/16 08:49:29.258 GMT+2
Etiketak:
azidoak
eradiazio
bizitzarako
toxikoak
isuri
kaltegarri
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/05/16 08:48:21.365 GMT+2
Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik,eta baita emariagatik ere. 75 kilometro luze ditu, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).
Nork: 1cm3.2011/05/16 08:48:21.365 GMT+2
Etiketak:
kutsadura
tolosa
toxikoak
beasain
isuri
erreka
oria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak