Aurten inauterietarako festa itzela antolatu da:
-Goizean tabernen arteko lehiaketaren irabazlea hautatuko da.
-Arratsaldean kalejira izango da mozorro guztiak herriari erakusteko.
-Gauean Gozo-Gozo taldeak plaza alaituko du.
Hau dela eta, Gaztetxeak festan parte hartzea erabaki du eta zomorro txikiz mozorrotuko gara, eguerdian gaztetxean bazkaldu eta mozorrotu ondoren kalejirara denok batera irteteko.
Gurekin zomorro txikiz mozorrotu nahi duenak Anima dadila asteazkenean 18:30etan kosta tailerrera mozorroa lortzera eta txurrumuskik asmatu duen koreografia ikastera!
Zuen zain izango gara!
2012/02/12 11:46:08.920 GMT+1
ANIMATU INAUTERIETAN!
Nork: etxeluze.2012/02/12 11:46:08.920 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/28 12:22:48.149 GMT+1
Asteartean bilera
Asanbladan hitz egindakoaren ostean asteartean (urtarrilak 31) 18:00 etan uztailararteko plangintza egitea erabaki da gero asanbladatan plan hori lantzeko.
Proposamenak eskertuko ditugu eta bertaratu ezin duenak hemen blogean idatz dezake. Eskerrik asko!
Inork lagundu nahi badu 17:00etan lagun batzuk elkartuko gara lantxo batzuk egiteko.
Ondo izan!
Nork: etxeluze.2012/01/28 12:22:48.149 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/01/26 19:46:59.091 GMT+1
Barra berria GAZTETXEAN!
Azken hilabetean bertaratu ezin izan duzuenontzat: Gaztetxeak barra berri eta dotorea du orain!
Kostata sartuta, baina guztiz harro gaude nola geratu den ikusita!

