Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/21 23:44:39.382 GMT+1

HIRE BELTZAK EDERTZEN DIZKIK IZARRAK; BAZEKIAT...

 Ketan haut, gau, irensten airetan...

Beltz arnasten haut, zuri ikusi, garden dasta...

Ezin gabetsiko haut, egunak ez zidak pentsatzen lagako...

Baina zain geratuko nauk, harrokeriaz, axolako ez balit legez,

letratutako ke arnasestutan, dastatuko haudan hurrengo aldiari so,

hemendik uste duana baino gehiago ikus baizezakeat...

Bazekiat biharko berri... Bazekiat itzaltzen ari haizela...

Hago, hago hortxe, bila nijoak, gaur lientzora, bihar hondartzara...

Hotzetik epelera, epelean bero, birrinduko gaituk hareatan.

Berriro.

Nork: euritan.2008/02/21 23:44:39.382 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru