2012/05/16 21:42:01.865 GMT+2

Estatuan aurten 18 emakume hil dute. Inork ez zuen salatu bere kasua edo egoera larria. Zergatik emakume hauek ez zuten laguntzarik bilatu? Adituen arabera, hil aurretik etxean edo inguruan tratu txarrak gertatzen dira. Emakumeek genero-indarkeria salatu ezin badute, ingurukoek egin behar dute, bai senideek bai auzokideek. Isiltasunak ez die laguntzen. Emakumeen elkarteek adierazten dute justiziarengan mesfidantza arazoa larria dela. Adibidez, epaitegietan erasotzailearen kontra gero eta urruntasun ordena gutxiago bidaltzen dira.
Beste arrazoi bat: salatu nahi duten emakume batzuek kontatzen dute alde batetik, etxean senarraren beldurra daukatela, eta bestaldetik, polizia-etxeetan eta epaitegietan ez dituztela beti ondo hartzen.
Krisiagatik emakumeak zaintzeko etxe batzuk itxi dira eta ez dago hainbeste ekonomia-baliabide tratu-txarrak jaso dituzten emakumeei laguntzeko. Ezin da ahaztu biktimek ez dituztela gorputzan bakarrik kolpeak jasotzen. Lehengo bizitza itzuli behar dute, tratu-txarrik gabe, pozik bizi zirenean, nahiz eta gaur egun etorkizun beltza ikusten duten.
Beraz, ingurukoek laguntza behar diete, eta epaitegiek eta polizia etxeek laguntza behar diete. Denon artean.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Necesitan volver a su vida anterior:
Lehengo bizitza itzuli behar dute
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/05/16 21:42:01.865 GMT+2
Etiketak:
tratu-txarrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/05/13 23:42:04.018 GMT+2

ERE hitza ez zait batere gustatzen. Orain dela lau urte hitz hori lehenengo aldiz etxean entzun nuen. Nire bikoteari tokatu zitzaion. Lantegiak arazo asko zituen eta gero eta lan gutxiago zeukaten. Horregatik, arduradunek langileak etxera bidali zituzten, urte batean 100 egun baino gehiago. Nola ez, soldata gutxirekin. Denboraldi horrek hilabete batzuk iraun zuen.
Hasieran kezkatuta egoten ginen, baina egunak pasatu eta gero ohitu egin ginen. Nire bikoteak ez zekien zer egin denborarekin. Hasieran etxean geratzen zen, aspertuta eta kezkatuta. Gero, kirola gehiego egiten hasi zen. ERE amaitutakoan ohizkotasunera azkar itzuli saiatu ginen. Hipoteka ordaintzen kezkarik gabe, lagunekin afaltzera joaten, …
Baina berriro egoera hori etxera itzuli da. Kasu honetan, niri tokatu zait. Lantegian pasaden astean berri eman ziguten. Sei hilabete izango dira. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den datorren urtean. Ez dakigu neurri horrekin aski izango den ala ez. Denboraren erdia etxean geratuko gara. Eta erdia ordainduko digute, noski.
Berriro kezkatuta nago. Hipoteka.
Ni bezala pertsona asko bizi dira, zalantzan etorkizunari buruz. Etxean gero eta arazo gehiago sortzen dira, gero eta borroka gehiago,...
Horregatik, ERE hitza ez zait batere gustatzen.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
-Esa época duró seis meses:
Denboraldi horrek zortzi hilabete iraun zuen.
-No sabemos si con esa medida será suficiente:
Ez dakigu neurri horrekin aski izango den ala ez
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/05/13 23:42:04.018 GMT+2
Etiketak:
ere
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/05/07 23:01:13.010 GMT+2

Hiru emakume arabar Londreseko Olinpiar Jokoetara joateko borrokan ari dira. Maider Undak, borrokalaria, bere txartela lortu du (72 kiloz azpiko mailan). Patricia Elorza eta Eli Pinedo, eskubaloi jokalariak, saiatzen ari dira. Ez da helburu erraza baina Europako preolinpikoetan borrokatuko dute. Ilusioz eta esfortzuz prestatzen ari dira. Nahiz eta Olinpiar Jokoetan parte hartzen duten euskal kirolariak ia-ia hedabideetan agertu ez, imajina ezazue zer gertatzen den kirolaria emakumea denean.
Ez dut ulertzen zergatik kazetarientzat futbola eta saskibaloia beste kirol batzuk baino garrantzitsuagoak diren. Edo zergatik egunkarietako leku txikietan emakumeen lorpenak agertzen diren. Edo zergatik emakumeak egunkarietako azalean agertzen ez diren.
Irakurleei beste kirol batzuei buruz ere irakurtzen gustatzen zaigu. Eta emakumeei buruz ere.
Zorionak Maider, Patricia eta Eli!
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Tres mujeres alavesas: Hiru emakume arabar
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/05/07 23:01:13.010 GMT+2
Etiketak:
olinpiarjokoak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2012/05/02 23:39:21.689 GMT+2

Lanik gabe geratzea oso gogorra da. Gero eta jende gehiagori gertatzen ari da: nire nebari, lagunari, auzokideari… Aurten langabezian geratu diren kasu gehiago ezagutu ditut, batez ere, gazteen artean. Baina okerrena da etxerik gabe geratzea. Eta egoera batzuk larriak dira, benetan; zeren eta batzuek etxebizitza galtzen dute, ezer gabe geratzen dira lantegian urte batzuk lan egin ondoren. Kontua da bankuak etxearen jabe berria dela.
Nire lagun batek gero eta okerrago lo egiten du. Medikuarenera joan da eta antsietatea dela esan dio. Ulertzen dut.
Orain dela bi hilabete bere gurasoekin bizi da. Berriro.
Orain dela lau urte bere etxebizitza erosi zuen. Bakarrik, bikoterik gabe. Eta hilabetero 550 euro ordaindu behar zuen.
Baina orain dela urte bat kreditua ordaintzeari uztea erabaki zuen. Lanik gabe, garrantzitsuena zen egunero bazkaltzea… Bankuko arduradunak agertu ziren. Eta berehala arazoa konpondu zuten: Nire laguna kalean geratu da.
Eta oraindik kreditua ordaindu jarraitu behar du. Sinestezina da, ezta?
Ia-ia ez da gurekin irtetzen. Beste aurpegi bat dauka. Beldurra, amorrua, goibeltasuna…
Ez dela irtenbiderik izango uste du.
Zer esan? Ez dakit.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Los responsables del banco:
Bankuko arduradunak edo bankuaren arduradunak?
--El dueño de la casa:
Etxearen jabea edo etxeko jabea?
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/05/02 23:39:21.689 GMT+2
Etiketak:
langabezia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/29 20:48:59.987 GMT+2

2001
urtetik aurrera Afganistango neskak eskolara itzuli dira, batez ere
Kabulen. Baina nahiz eta orain dela hamar urte talibanak gobernuan ez
egon, haiei ez zaie neurri hau batere gustatzen. Eta ia-ia egunero
egunkarietan berri batzuk irakur daitezke emakumeen arazoei buruz.
Adibidez, orain dela bi aste irakurri nuen Afganistango eskola batean
150 neska pozoitu zituztela (ur kiratsa edan zuten).
1996
urtetik 2001 urtera arte emakumeak ezin izan ziren eskolara joan.
Talibanek gobernua lortu zutenetik erabaki hori hartu zuten.
Eta
nahiz eta penagarria izan, berri hau ez da bakarra.
Batzuetan
islamista erradikalek azidoa botatzen diete eskolara doazen neskeei.
Bestetik,
Afganistango 400 emakume kartzelan daude etxetik ihes egiteagatik.
Etxean tratu txarrak jasotzen zituztenez, etxetik kanpo joan ziren
eta salaketa bat ipini zuten. Baina poliziak ez ditu senarrak
atxilotzen, emakumeak baizik.
Etxetik
ihes egitea delitua ez den arren, epaileentzat kriminalak dira.
Gainera,
jendeak pentsatzen du Afganistanen bakarrik bizi den emakumea
prostituta bat dela. Eta adibidez, emakumeak ezin du gizon
ezezagunekin hitz egin. Okerrena, senarrak emazteari kolpeak eman
diezazkioke emakumeak ez badio kasurik egiten, eta egoera honetan ez
da ezer gertatzen. Epaileentzat, onartuta dago.
Hamarretik
zortzik tratu txarrak jasotzen dituzte. Baina
ez da ezer gertatzen.
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/04/29 20:48:59.987 GMT+2
Etiketak:
afganistan
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/26 23:05:51.605 GMT+2

Jatordua plazerrik handienetako bat da. Bai, aitortzen dut: jatun handia naiz. Haragia, arraina, lekaleak, barazkiak, fruta, arroza, pasta,... Nire ama harrituta geratu da txikitan janariarekin arazo asko neuzkalako (adibidez, lekak ez zitzaizkidan batere gustatzen eta ia-ia ez nuen haragirik dastatzen). Nire ama jolasekin arazoa konpontzen saiatzen zen, gero haserretzen zen, baina pare bat ordu pasatu eta gero ez zeukan patzientzarik eta batzuetan arratsaldean eskolara jan gabe itzultzen nintzen. Baina gaur egun, gurasoen etxetik kanpo bizi naizenetik, denetatik jaten dut, arazorik gabe. Nik neuk janaria prestatu behar dudalako?
Gaur egungo elikadurak gero eta garrantzi handiago dauka. Medikuek esaten digute bizitza on bat edukitzeko elikadura eta kirola beharrezkoak direla. Batetik, dieta mediterraneoa jaten saiatzen gara, batez ere, oliba-olioa, ardoa, frutak (egunean bost ale), barazkiak, lekaleak (astean zehar bi aldiz), fruitu lehorrak, esnekiak, arraina (astean behin), haragia eta arraultzak. Hala ere, umeen artean datu larriak dira. Adibidez, medikueek adierazten dutenaren arabera, umeen hirutik batek ez du fruta jaten.
Baina orokorrean asteburuetan, etxetik kanpo bazkaltzen edo afaltzen badugu, beste gutizia batzuk jaten ditugu eta fast food delakoa edonon aurki daiteke (pizza, kebab, hanburgesak,...).
Bestetik, ohiturak desberdinak dira eta nahiz eta gure elikadura egokia izan, gutxiago jaten dugu. Adibidez, etxeetan ez dago hiru plater eta amaitzeko postrea. Arruntena da plater bat bakarrik eta postrea. Hau da, gero eta denbora gutxiago daukagunez, jatorduak motzagoak dira. Hala ere, nire ustez estresarekin eta bakarrik jatea ez da ona osasunerako.
Lanagatik zaila izan arren, familiarekin bazkaltzea (eta telebistarik gabe) oso inportantea dela esango nuke. Bestela, ia-ia ez daukagu denborarik elkarrekin hitz egiteko.
Nahiz eta denbora gutxi eduki, elikagai egokiekin bazkaria prestatzen saiatzen gara, zeren eta osasunak gero eta gehiago kezkatzen gaitu. Eta umeak ideia hori ikasten ari dira. Behintzat, saiatzen ari gara.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Uno de cada tres niños no come fruta:
Umeen hirutik batek ez du fruta jaten
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/04/26 23:05:51.605 GMT+2
Etiketak:
jatordua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/23 23:13:57.557 GMT+2

Liburuaren
eguna ospatu da. Batez ere, Bartzelonan. Han urtero apirilean lagunen
artean liburu bat edo/eta lore bat oparitzen dira. Nire iritziz,
ideia ona da opari berezi bat delako. Nire kasuan, iaz nire bikoteak
euskarazko liburu bat oparitu zidan, gabonetan. Nahiz eta irakurtzea
asko gustatzen zaidala dakien, lehenengo liburua da. Oso pozik
nengoen. Hark ez du inoiz irakurtzen eta beti gauza bera errepikatzen
dit: Ez duela ulertzen zergatik hainbeste gustatzen zaidan.
Baina
niretzat onena izan zen liburua erosi aurretik egin zuen lan osoa.
Lehenengo
gauza izan zen Interneten bidez jakitea zein liburu berri dendetan
dagoen. Gero familiari galdetu zion. Eta azken pausoa izan zen
liburudenda batera joatea eta saltzaile bati galdetu. Azkenean bere
aholkua jarraitu zuen.
Eta
gabonetan nire oparia irekitzean, euskarazko liburu bat aurkitzea
ustekabe atsegina izan zen. “Bilbao,
New York, Bilbao” aukeratu zuen. Orduan arte, ez nuen Kirmen Uribe
ezagutzen.
Egun
hauetan liburu hori irakurtzen ari naiz. Eta “Zazpi kolore” (Jon
Arretxe). Hau dago Hizkuntza Eskolako etxeko lanen artean.
Gainera,
aurten idazle bat aurkitu dut. Bai, onartzen dut: “Ruizzafoniana”
naiz. Hilabete honetan bi liburu irakurri dut: “La sombra del
viento” eta “El juego del ángel”. Eta lagun batek Ruiz
Zafon-eko beste liburu bat utzi dit, “Marina”. Momentuz, oso
interesgarria da. Espero nuen bezala.
Iaz,
adibidez,
Eduardo Mendozarekin ezagutu nituen Bartzelonan ere gertatzen ziren
istoria batzuk. “La verdad sobre el Caso Savolta” eta “La
ciudad de los prodigios”.
Ezin
dut imajinatu mundua libururik gabe. Ezinezkoa izango litzateke...
--Zalantzak
(nola esaten da euskaraz):
-Lo
primero fue saber que libros nuevos hay en las tiendas:
Lehenengo
gauza izan zen jakitea zein liburu berri dendetan dagoen
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/04/23 23:13:57.557 GMT+2
Etiketak:
irakurri
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/08 22:03:57.098 GMT+1

Gero eta jende gehiagok euskara erabiltzen du. Euskal Herrian elebitasuna etengabe handitzen ari da. Izugarrizko berri ona da. Atzo Eusko Jaurlaritzak datu asko aurkeztu zituen, eta haien artean, bi datu harrigarriak dira.
Alde batetik, elebidun pertsonen %17k esaten du “pasiboa” dela. Baina zer da hori?
Txostena irakurri ondoren, badakit. Euskaldun horiek euskara ulertzen dute baina egunez egun ez dute euskaraz hitz egiten edo zailtasunez hitz egin dezakete.
Hori da nire kasua. 10. urratsa arte euskaltegian ikasi nuen. Eta utzi eta gero, euskaraz hitz egitea gero eta zailagoa da.
Baina ez du utzi nahi. Araban bizi naiz. Badakit ez dela aitzakia baina hizkuntza hori kalean entzutea zailagoa da.
Horregatik, bide berezi bat aurkitu dut: mintzalagun talde bat. Behintzat, astean behin beste pertsona batzuekin hizkuntza erabiltzen dut.
Lanean ezinezkoa da. Lankide batekin hitz egiten saiatu naiz baina... Keba, ez dugu elkarren artean ulertzen.
Beste aldetik, euskaldunen 32% elebiduna da. Eta gainerakoak ez du hizkuntza ezagutzen.
Baina Eusko Jaurlaritzak esan du nahiz eta Araban euskaraz hitz egiten duen jende gutxiago izan, herrialdeak hizkuntza bultzatzeko ahalegin handia egin du.
Hizkuntza kalean gero eta gehiago entzuten da. Baina adibidez, dendetan ez da hitz egiten, lantegietan ere ez. Ogia erostera joaten bazara, dendariarekin euskaraz hitz egitea zaila da.
Baina denon artean egoera hobea izango da, euskaldunzaharren eta euskaldunberrien artean, gurasoen eta umeen artean, lagunen artean, eta lankideen artean.
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
-No nos entendemos entre nosotros:
Ez dugu elkarren artean ulertzen
-El 32% de los vascos es bilingüe:
Euskaldunen 32% elebiduna da
(¿-a artikulua beharrezkoa da?)
-El resto no conoce la lengua:
Gainerakoak ez du hizkuntza ezagutzen
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/03/08 22:03:57.098 GMT+1
Etiketak:
euskara
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/06 22:10:45.943 GMT+1

Gomendio bat. Goizero irratia entzutea asko gustatzen zait. Lasaitzeko. Ondo pasatzeko. Zer gertatzen ari den jakiteko. Eta zorte ona izan dut. Pasaden asteburuan atentzioa eman zidan saio bat aurkitu dut. Euskadi Irratiko saioa ‘Amarauna’. Saio interesgarria izanez gainera, mezu hau pertsona euskaldunberriei bidaltzen diet ulertzeko oso erraza delako.
Euskaltegiko irakasleek telebistan edo irratian euskara entzutea egunero gomendatzen dute. Eta saio hau adibide on bat da.
Saio honetan (larunbatak eta jai egunak, 10.00etatik 13.00etara; eta igandeak, 10.30etik 13.00etara) denetatik hitz egiten dute eta oso ondo ulertzen da. Adibidez, pasaden igandean teknologia berriei buruz eztabaidatu zuten. Oso interesgarria izan zen aditu batzuek haien iritziak eman zituztelako telefono mugikorrentzako aplikazioei buruz. Eta adibide bat ipini zuten. Irratian abesti bat entzuten baduzu eta ez dakizu zein den edo nork abesten duen, erantzuna lortzeko mugikorrarekin oso erraza da. Telefonoa eta irratia hurbildu behar dituzu eta telefonoak erantzuna emango dizu. Gero, neska batek lurrinei buruz hitz egin zuen, jakiteko zein den aproposena.
Asko gustatu zait eta berriro entzungo dut, ziur!
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--Sólo tienes que acercar el móvil a la radio:
Bakarrik telefonoa eta irratia hurbildu behar dituzu.
--Además de que es interesante:
Interesgarria izanez gainera, …
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/03/06 22:10:45.943 GMT+1
Etiketak:
amarauna
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/29 19:24:33.999 GMT+1

Datorren asteburuan Valentziako eskola bateko gurasoek klaseak garbitu behar izango dute. Adierazi dutenaren arabera, udalak murrizketa batzuk erabaki ditu krisiagatik eta, adibidez, eskola ez dago hain garbi.
Beste eskola batean lehengo astean bat-batean kamioi bat agertu zen eta langile batzuk mahaiak, aulkiak eta arbelak eramaten hasi ziren. Momentu horretan ikasleak eta irakasleak han zeuden. Ume batzuek ulertzen ez zutenez, negar egiten hasi ziren. Klaseak hutsik geratu ziren. Baina berehala berria hedabideetan agertu zenez, hurrengo egunean kamioi bera agertu zen eta mahaiak eta aulkiak itzuli zituzten.
Beste gazte batzuk kalean kexatu dira ez dutelako klaseetan berogailua pizten.
Atzo Bartzelonan poliziak hiru gazte atxilotu zituen. Ikasleak kalera irten ziren unibertsitatean murrizketen aurka kexatzeko.
Bestaldetik, gazteen bizitza aldatzen ari da krisiagatik. Batzuek, 30 urterekin, gurasoen etxera itzuli behar izan dute ezin dutelako alokairua ordaindu lanik gabe geratu eta gero. Batzuk arkitektoak dira. Nik pentsatzen nuen arkitektoek beti lanpostu bat izaten zutela. Pentsatzen nuen ikasketak horiek arrakastatsua zirela eta haien soldatak altuenak zirela…
Beste batzuek unibertsitatean ikasi dute eta hizkuntza desberdinak hitz egiten dute. Baina ez dute lanik aurkitzen eta lanpostu bat lortzen badute, ez dute 1.000 euro baino gehiago irabazten. Horregatik, batzuek beste herrialde batzuetara joatea erabakitzen dute. Maletak egin behar dutenen artean dira ikertzaileak, kazetariak, medikuak, ingeniariak, arkitektoak eta informatikoak.
Egoera gero eta larriagoa da, erdia langabezian dago eta.
Okerrena da gehienek pentsatzen dutela ez dagoela irtenbiderik…
Zalantzak (nola esaten da euskaraz):
--El mismo día volvió el camión:
Kamioia egun bertan itzuli zen.
Nork: euskaldunberrinaiz.2012/02/29 19:24:33.999 GMT+1
Etiketak:
krisia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak