Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/03 00:37:24.976 GMT+1

ERABAT ADOS

Aurreko batean, lagun batek Arantza Kaltzadaren artikulu honen berri eman zidan.
 
egunkarian argitaratutako testuan Arantzak, neurri batean nire aurreko testuaren haritik, pertsonek ditugun hizkuntza ohiturei heldu zien. Bueno hizkuntza ohitura zehazki ez, gure aurreiritziak batez ere, eta kasu honetan ere euskaldunen "kalterako".

Eta esna beharra daukat erabat ado nagoela berarekin. Nik uste denok ditugula aurreiritzi horiek, eta ez soilik janzkeragatik, zein denda edo komertziotara hurbiltzen garen, adina... nik zer dakit zenbat gauza.
Baina behar beharrezkoa dugu lehen hitza euskaraz egitera ohitzera. Ni pixkanaka-pixkanaka ohitzen hasi naiz eta telefonoz deitzerakoan ere lotsarik gabe galdetzen det sarritan ea euskaraz badakien telefonoa bestaldean hartu didana, azken finean zerdet galtzeko? Eta irabazteko berriz euskaraz gustora aritzeko aukera.

Beraz, hortxe nire proposamena, mundu guztiari lehen hitza euskaraz egitea eta hortik aurrera bide erdia baino gehiago egina iznago dezue!

Nork: Eneko.2006/03/03 00:37:24.976 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/22 00:13:15.579 GMT+1

OHITURAK

Inoiz galdetu al diozue edadetu bati bere nortasun zenbakia? Nik, lan kontuengatik sarritan galdetu behar izan diet azkenaldian. Beti ere pertsonal euskaldun zaharrak, txikitatik euskaraz aritzera ohituak, eta askotan gazteleraz baino hobe euskaraz moldatzen direnak. Ba hori, datu batzuk galdetu eta nortasun zenbakia galdetzerakoan denek erantzun berdina, bueno berdina baino gehiago antzekoa baina guztietan ere ondorio berdina: "Kasik gazteleraz emango dizut zenbakia, badakizu erreskadan ikasia daukat gazteleraz eta euskarara itzul nezake baina agian nahastu egingo nintzateke..."

Eta egia da. Inposaketaren beste aurpegi bat da, azken finean nortasun zenbakia inposaketa bat da, eta hala den neurrian, eman behar izan den gehienetan ezin euskaraz eman. Horregatik ikasi dute gazteleraz bakarrik ematen, inork gutxik eskatuko zion euskaraz! Eta azkenerako ohiturak sortzen dira eta hizkuntzarekin zein txarrak diren ohiturak! Nahi eta ezin aldatu!

Nik ere badet baten bat aldatu nahiko nukeena baina ni gainditzen nauena, behintzat oitura txar gehio ez hartzen saiatzen naiz.

Nork: Eneko.2006/02/22 00:13:15.579 GMT+1
Etiketak: hizkuntz-ohiturak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/02/17 00:48:50.136 GMT+1

Aurrerapausoak ere badira...

Atzo, ateazkenero bezala, Matraka hartu nuen esku artean. Egia esan, gauza batzuk eztitut gustoko  astekari honetatik, baina orokorrean nahiko txukuna iruditzen zait  eta batez ere garrantzitsua iruditzen zait gazteontzat egindako poduktuak izatea, euskarazko horrelako produktu gutxi ditugu eta.

Baina gaur enuen nahi Matrakaz matraka eman. Besterik gabe atzo deigarria egin zitzadanaz idatzi nahi nizuen. Kontua da, orriak pasatzean, filme baten orri erdiko iragarki handi bat zegoen. Nik dakidala lehen aldia da horrelakorik ateratzen dela, bai Matrakan, eta baita beste egunkaritan ere (euskaraz noski). Zoritxarrez orain arte ikusita nituen guztiak (bertako filmeen salbuespenarekin noski, azkena "Aupa Etxebeste!" eta laster etortzekoa den "Zeru horiek" adibidez) gaztelera hutsez ta onenean jatorrizko hizkuntzan edo ingelesez ageri ziren, baina euskarak honetarako ere balio duela erakusten ari da pixkanaka.

Eta noski, enaiz geratuko pelikula hori zein den esan gabe, ez dakidan arren filmearen iragarkia euskaraz egotearen "errua" norena den (Matrakakoen lana, Golem zinemena, pelikularen ekoizlearena...) berdin zait. Nahikoa arrazoi iruditzen zait eskaldunak erakarri nahi izatea pelikularengatik jakinmina pizteko eta hor duzue Manderlay "Kateak apurtzen saiatuko da" pelikularen berri bere webgunean izateko aukera (zoritxarrez euskarazko informaziorik ezin izan det aurkitu. Ikusten dudanean esango dizuet zer iruditu zaidan.   

Nork: Eneko.2006/02/17 00:48:50.136 GMT+1
Etiketak: manderlay filmak matraka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/15 01:22:20.861 GMT+1

ETBko Kronikak

Ikusi al dezue inoiz, Kronikak, ETB1eko programa hau? Nik egia esan pare bat aldiz ikusi det, baina kasu handiegirik egin gabe beti ere, telebista jarrita nuela eta beste konturen bat egiten.



Dena dela ez daukat asmorik hitz egiteko programa honen egokitasunaz, ondo egina dagoen... Horri buruz zeozer idatzi zuten Berrian, baina hori ez da nire asmoa. Kontua da, gaur, lehen esan bezala beste zeozertan nengoela jarrita nuela eta hara non gazteleraz entzun ditudan eta burua altxa det. Ezagutzen ez duenarentzat, programa biografiak kontatzean datza, beti ere narratzaile batek hitz egiten du, eta irudiak ikusten dira kontatzen duenarekin. Baina irudi horiek antzeztean, sarri hitzak, esaldiak, ohiuak... denetatik esaten dute eta guzti-guztia gazteleraz! Baina ETB1en egindako programa batek ez al du gehio merezi? badakit txikikeri bat dela, baina ziur nago ETB2n ez zutela alderantziz egingo. Are gehiago, ziur nago horrela egina dagoela ondoren ETB2n bota ahal izateko "arazorik gabe".

Bueno ba hori, lotsagarria iruditzen zaidala EITBk ETB1i eskaintzen dion tratamenduaz eta horrek euskaldun guztiongan gogoeta eragin beharko luke; euskarazko beste telebista eredu bat behar dugu bai programazioan eta baita programazio horiek egiteko eran. Eta telebista hori posible egin beharko genuke.

Nork: Eneko.2006/02/15 01:22:20.861 GMT+1
Etiketak: etb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/11 23:51:57.507 GMT+1

Bai Eskolak Euskalduntzeari!

ta denak ezkorra izan behar ez duenez, bestela depresioan eroriko ginatekeen garkoan gauza positibo bati buruz ari naiz.

Nunbaiten entzun edo irakurriko zenuten Euskal Herriko hamarna bat eragilek sinadura bilketa bat jarri duela martxan. Asmoa ezin garbiagoa izenburuan: Bai Eskolak Euskalduntzeari! Nahikoa da, ez dugu beste haur bat bera ere euskaraz hitz egiteko gai izango ez dena bere ikasketak amaitzean. Hori baita lehenengo urratsa Euskal Herria euskalduna lortzeko bidean, guztiok euskara jakitea.



Beraz, badakizue. Sinatu euskara jakitea euskal haur guztien eskubidea delako. Hemendik maiatza bitartean denbora izango da sinadura mordoa biltzeko baina egin zer edo zer zure inguruan jende gehiagok sina dezan; lagundu zure herriko taldeei, lagunekin komentatu sinatzeko aukera... euskaldun guztien sinadura behar delako.

Hona hemen ekimenaren babesleak:
KONTSEILUA
EUSKAL KONFEDERAZIOA
OINARRIAK
TOPAGUNEA
AEK
IKA
EHE
UEU
EUSKAL IRRATIAK
IKAS
SORTZEN IKASBATUAZ
LAB
EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLA
IKASLE ABERTZALEAK


Oharra: Oinarriaken beste loturarik ez det topatu, norbait besterik balu jakinaraztea eskertuko nioke. Mila esker.

Nork: Eneko.2006/02/11 23:51:57.507 GMT+1
Etiketak: hezkuntza sinadura-bilketa euskara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/11 00:58:28.687 GMT+1

Ta gaurko irudia noski beraiei eskainia



Nork: eneko.2006/02/11 00:58:28.687 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/11 00:23:34.496 GMT+1

GAURKOA

Tira, atzo agindu bezala galdera erantzuten saiatuko naiz baina lehenago atzoko gaiaren inguruan harrikadatxo bat.

Adi-adi irakurrita, epaileak zera esan zuen frantziar kulturaren ordez euskalduna erakusten dela ikastoletaneta hori deskulturizazioa eta akulturizazioa dela. Nola? Ez al zuten euskal kultura erakusten? nola geldituko dira ba kulturarik gabe? edo zer esan nahi digu? frantziar kulturarik ez badezu, ez dezula kulturarik? hori izango da. Munduko, zenbat, 60 milioi pasatxo pertsonek dute kulturaren bat! beste guztiak basati hutsak gara.

Zer egingo diogu ba!

Itxaro Bordak prentsan dioen bezala... hauengandik ezer onik ezin espero, hobe gure bidea egiten jarraitzea eta ahalik eta azkarren hauengandik banatzea gure akulturizazioaz gozatzeko aukera izan dezagun ingelesez, frantsesez, gazteleraz, arabieraz, marokieraz, errumanieraz eta noski baita euskaraz ere, Euskal Herri euskaldun, euskal herritar eleanitzez osatua nahi baitugu.



Eta orain ETB

Zera ba, ETBk beti topatzen du lekua bere berrien artean euskararen egoera "izugarri txarra" agertzeko, baina soilik Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan etzuten atxilotu duela aste pare bat Lekeitioko gazte bat bere epaitegiari intsumitu egiteagatik. Atxilotu zuten ertzainetatik bakar batek euskaraz ez jakitea ez zen notizia izan ETBrentzat. Eta guzti hori noski hiru lurralde horietan euskara KOOFIZIALA delako!

Beste probintzietan bai gaizki pasatzen dutela euskararen ofizialtasunik gabe...

hurrengo bat arte

Nork: Eneko.2006/02/11 00:23:34.496 GMT+1
Etiketak: etb ikastola | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/02/11 00:21:37.189 GMT+1

oraingoan esteka ondo

Ea lortzen dudan: hemen irakurri

barkatuko didazue. Hasiera besterik ez da eta gauzak nola eiten diren ikasi arte...

Nork: Eneko.2006/02/11 00:21:37.189 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/10 01:05:39.269 GMT+1

Hor doa lehenengoa

Hau da estreinekoa. Atzo sortu nuen blogak, zalantza batzuekin baina tira. Azkenean idazterik enuen izan eta gaurko uztea erabaki nuen.


Hasteko barkamena edota baimena eskatu GAZTETXULO aldizkarikoei beraien izenaren plagiogatik. Betidanik gustatu izan zait eta hortxe ba nere blogaren "gainean".

GAURKOA

Eta agindu bezala hemen doa gaurko Euskarokerra. Aurkezpentxo "light" bat egiteko asmoa nun baina egunerokotasunak sarri jan egiten gaitu eta irakurri edo ikusi eta entzun al dezue Lapurdin gertatu den azkena? Epaile baten arabera ikastolek akulturizatzen ditu haurrak!

hemen irakurri bestela:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2006-02-10&orria=014&kont=926

Baina nondik atera da? Sekula hitz egin al du ikastolako haur batekin? Ziur denek erdara (beraien kasuan frantziera) ondo baino hobeto hitz egiten dutela, eta nahiko genuke askoz hizkuntza gehio hitz egiteko gaitasuna izatea? Honek ez al daki ezagutzak lekurik hartzen ez duela? Agian berari bai!

Baina pixkat haratago joan nahi nuke bukatzeko. Zergatik larritzen da horrenbeste ETB horrelako gauzekin? Barkatu, zehatzago, horrelako gauzak Lapurdi, Nafarroan edota Zuberoan gertatzen direnean?

Bihar erantzuna

Nork: Eneko.2006/02/10 01:05:39.269 GMT+1
Etiketak: lapurdi euskara etb frantzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)