'Windows 7' , munduko sistema eragile erabilienaren azken bertsioa, euskaraz eskuragarri dago jadanik.
Bertsio berria Bilbon aurkeztu dute eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua bertan izan da. Ekitaldian ehun lagun baino gehiago izan dira, Gasteizko Exekutiboak jakinarazi duenez.
Hitzaldian, Euskarazko tresna teknologikoak eskura izatearen garrantzia azpimarratu du Kultura sailburuak.
HABEk sortutako Egonaldiak familia euskaldunetan ekimenerako, familia bila ari dira Urrats eta Ulibarri euskaltegiak.
Azken urteotan Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundeak Egonaldiak Familia Euskaldunetan izeneko ekimena antolatu izan du Euskal Herriko hainbat familiaren laguntzaz. Aipatu ekimenaren helburu nagusia, euskara, inguru euskaldun batean, praktikatu eta bertako bizimodu eta kultura gertutik ezagutu nahi duten pertsona helduei, familia euskaldun batean hilabeteko edo bi hilabeteko egonaldiak eskaintzea izan da.
Programa HABE erakundeak antolatu eta finantzatzen du, eta kudeaketaz arduratzen dira Bilboko Ulibarri euskaltegia eta Donostiako Urrats euskaltegia. Une honetan 2010eko udako egonaldietarako familia bila ari dira bi euskaltegi horiek.
Familia euskaldunentzako baldintzak:
Biztanleriaren % 70etik gora euskalduna duten udalerrietako zein auzuneetako batean bizi izatea.
Egonaldia eskaintzen den hilabetean, familian gutxienez hiru kide bizi izatea.
Kide guztien arteko ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea.
Egonaldiak hilabetekoak izango dira gutxienez, eta egonaldi bakoitzeko ikasle bat besterik ezingo dute hartu.
Ikasleak familiako bizitzan parte hartuko du, eta familiak gutxieneko intimitatea eta askatasuna eskainiko dizkio.
Ikasleari logela pribatua emango zaio.
Ikasleak, etxeko zein baserriko lanetan parte hartzera beharturik ez badago ere, berak hala nahi badu, parte har dezake ohiko eginkizunetan.
Izena emateko epea 2010eko apirilaren 23an amaituko da.
Salbuespenak eta hobariak. a) Espetxeetan dauden pertsonek, kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta Terrorismoaren biktimak laguntzeko programa arautzen duen irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, kuota guztia salbuetsita izango dute.
b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek kuotaren % 50 salbuetsita izango dute.
Eskabideak Aurkezteko Epea 2010/01/11 - 2010/01/22 Eskabideak aurkezteko lekua
Euskarazko produktuen katalogoak 12 urteko ibilbidea osatu du dagoeneko. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.
Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdineko hainbat herritako udalok egin dugu bat euskarazko produktuak sustatzeko ekimen honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak; kostaldekoak, erriberakoak, errioxakoak edo mendialdekoak… Guztiok ere argi ikusi dugu euskarazko produktuak erdaren itsasoan nabarmendu behar direla, eta egon badagoen hori erdarazko produktuen itzaletik argitara ekarri behar dela.
Euskarazko produktuen katalogoa bultzatzen dugun udal erakundeak, horrenbestez, gure udalerrien ezaugarrien arteko aldeak gorabehera, bat egin dugu Euskal Herrian 240.000 aleko zabalkundea duen KATALOGOA osatzeko eta banatzeko, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Euskara zuzentasunez erabiltzeko laguntza. Arauak, gramatika, komunikazioetarako esaldiak, agurrak, idazki ereduak, eta argitokia, dituzun zalantzak argitzen dituen zerbitzua. Hori guztia batzen du Azpidazki webguneak.
Oraingo honetan Azpidazki webgunea aurkeztu nahi dizuegu. Azpidazki Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunea da, 2008az geroztik EMUNek kudeatzen duena. Webgune honek administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu modu arin eta erabilgarrian. Honetaz gain, ohiko zalantzak argitu nahi dituen orok aurkituko du hemen behar duen laguntza, Argitokia izeneko atalean hain zuzen ere.
Argitokian zure zalantza idatzi eta gehienez 24 ordutan, zalantza argituz erantzuna jasoko duzu zure posta helbidean. Gainera, astero intereseko albiste bat argitaratuko dugu, eta zure postontzian jasotzeko aukera izango duzu. Administrazio eta zerbitzuetako langileez gain euskara erabiltzen duen edonork erabil dezake Azpidazki.
Datorren ostegunean, abenduak 3an, euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu.
ERROAK elkarteko euskara batzordeak lehiaketa bat antolatu du eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu.
3 galdera egingo ditugu, gaur, bihar eta etzi. Ostegunean izango dituzue galdera horien erantzunak eta asmatutako galderen arabera, sari bat banatuko diogu irabazleari.
El próximo jueves, 3 de diciembre, se celebrará el día internacional del euskera.
La comisión de euskera de ERROAK ha organizado un concurso que constará de tres preguntas. Las preguntas se realizarán hoy, mañana y pasado y el jueves tendréis las respuestas.
El ganador/a recibirá un premio por parte de la comisión.
Joan den ostiralean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Etorkinak eta euskara goiburudun jardunaldia egin zen, XIV. Jagon Jardunaldia.
Sustapen batzordeak antolatu zuen eta Sagrario Aleman euskaltzain eta antolatzailearen hitzetan "etorkinekin lanean ari diren edota honetan adituak diren pertsonak ekarri ditugu, eta horien bitartez ikusiko dugu Euskal Herrian gizartea nola aldatu den, eta orain bizi dugun eleaniztasunak nola eragin dezakeen hizkuntza nagusiaren eta gutxituaren arteko harreman gatazkatsu horretan".
Kronika txiki honetan saio bakoitzeko edukia laburbiltzen saiatuko gara, hizlariak aritu ziren ordena berean.
Erramun Osak, Xabier Aierdi eta bien izenean hitz egin zuen, immigrazio berriak hizkuntza arazo berririk ba ote dakarren galderari erantzun nahian. Argi dago Euskal Herriko demografian aldaketa gertatu dela azken hamar urteetan, 200.000 mila etorkin iritsi baitira (gaur egun biztanleen % 7,2 dira). Haietako %45 latinoamerikarrak dira, %29 europar batasunekoak eta %13 magrebiarrak. Beraz, gehienak gaztelaniadunak dira eta %34,7 eskolatzeko adinetik gorakoak. Etorkinek, gainera, bizitza sozialeko egitura arruntetan euskararekin topo egiteko zailtasun objektiboak dituzte, immigrazio handia dagoen tokietan euskaldun gutxi daudelako (Bilbo, Erribera...) eta alderantziz (Gipuzkoako herri txikiak). Egoera honetan lan nekeza da etorkinei eskatzea gu egiteko prest ez gaudena egitea, euskara beharrezko ez den eremuetan euskara ikastea, edo ezagutzatik erabilerara jauzi egitea, adibidez. Osak dio hausnarketa orokorra egiteko garaia dela, eta euskalgintzak mezu apokaliptikoak jaurtitzeari utzi eta oinarri teorikoa berrikusi behar duela, ezinbestekoa euskara erakargarri bihurtzea.
Dakizuen bezala ERROAK erakundean iaz hasi ginen informatika mailan euskarak bere lekua izan zezan lanean eta aurten, Edurnek utzitako lanekin jarraitzeko asmoa daukagu.
Langile batzuk dagoeneko erabiltzen dute windows-a euskaraz (ez oficcea: word, excel...hori aurrerago aztertuko dugu). Aurtengo helburuen artean kanpaina egin eta euskaraz dakitenei aukera berri hau eskaintzea da.
Mezu honen bidez WINDOWS XPa euskaraz jartzeko aukera zabaldu nahi dizuegu eta bide batez, hau ikusteko aukera ere izango dugu (zer aldatzen den, zer mantzentzen den berdin...).
Erraza da gainera eta euskara pixka bat gehiago erabiliko duzu lanean...
Aukera hau aprobetxatu nahi izanez gero nirekin harremanetan jar zaitezkete, lehenengo aukera aztertu eta gero niri esan, ondoren adostuko genuke aldaketa nola egin.
Hemen duzu ERROAK elkarteko bloga, euskara planeko informazioa jaso, euskaraz irakurri eta idatzi, euskararen inguruko informazioa jaso, ERROAKeko informazioa euskaraz jaso...
Zuretzako tresna bilakatu nahi dugu eta beraz, zure parte hartzea eskatzen du.
Iritziak, artikuluak, zalantzak... denok eta denon artean erbailtzeko BLOGA izatea nahi genuke.
Helburua: ERROAKen euskararen normalizazioan beste urrsta bat eman eta euskararen erabileran eragitea.