Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/06 09:55:25.447 GMT+2

Patxi Lopezen testua dela eta...

Hamaika irakurketa egin dira Patxiren agerraldiaren harira. Nik entzun, irakurri ditudanak nahiko kritikoak izan dira idatzi horrekin. Euskalgintzako eragileen presentziaz ere askok jardun dute, batzuk ez dute ulertu, eta hitz gogor xamarrak ere entzun dira. Euskalgintzak daraman logika begiratuz, logikoa deritzot hauen bertaratzea. Beste kontu bat da edukazioaren logika honekin noiz arte jarraitu behar dugun. EHE-n ere jaso genuen gonbidapena, eta han egon ginen gu ere guztiei ongi-etorria ematen.
Testua irakurrita, hamaika kontu esan badaitezke ere, ni kontu orokor batekin gelditzen naiz. Euskaraz bizi nahi dugunoi begira baino, espaƱoldun elebakarrei zuzendutako testua dela. Testua irakurrita badirudi espaƱol elebakarrak direla zapalduak, baina egunerokoan euskaraz bizi ezina pairatzen dugunok argi daukagu zein den arrotz, zein den zapaldua gure herrian.
Irakurketa horrek laburbiltzen du nere ustez testua. Egin daiteke irakurketa zehatzagoa, baina gaur egungo hizkuntza gatazka begiratzeko prisma aldatzen ez duen bitartean, nekez helduko da Patxiren mezua euskaldun hautesleen bihotzetara.
Nere irudikoz inteligentzia gutxiko testua aurkeztu dute, eta espabilatu beharko dute lehendakaritzarako bidea benetan egin nahi badute.

Nork: unai.2008/10/06 09:55:25.447 GMT+2
Etiketak: euskara zapalketa patxi demokratikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.