Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Idiazabal gaztaren jatorri izendapenaren 25.urteurrena ospatu zuten atzo.Baina atzo,eta baita gaur ere, oraindik beraien interneteko gazta-denda euskara baztertuz osoki espainolez izaten jarraitzen dute euskaratuko zutela erantzun bazuten ere.Abagunea baliatzea planteatzen dugu beraz,webgune horren euskalduntze beharra berriz zuzenki helarazteko.Guk mezu hau bidali diegu (info@doidiazabal.com eta info@quesoidiazabal.com helbideetara):"Kaixo: Denbora joan da interneteko denda-webgunea (quesoidiazabal.com) euskaratuko zenutela adierazi zenutenetik,baina oraindik osoki espainolez duzue.Jatorri...


Euskararen erabilpen aldarria gure hizkuntza baztertuz etiketatzen dutenei bideratzeko ekarpen gisa, bere produktuak erdaraz aurkezten dituzten bi enpresa interpelatzeko proposamena:Ondarroako Conservas Ortiz enpresak espainolez aurkezten ditu bere produktuak (bere webgunea ere hainbat erdaratan du euskara baztertuz).Honako testua helaraztea planteatzen dugu (informacion@ortiz.es helbidera):"Agur: Zuen produktuak espainolez aurkezten dituzue euskara baztertuz.Zergatik Euskal Herrian ekoitzi eta saltzen duzuena Euskal Herriko hizkuntza baztertuz burutu?Webgunea ere eleanitza duzuen arre...


Duela gutxi gure hizkuntzarekiko gutxiespena islatzen duten bi liburu esanguratsuren kasua aipatu genuen. ELAren historiari buruzkoa nahiko oharkabean igaro da, baina Arnaldo Otegiren liburuak hautsak harrotu ditu, euskaltzale askok beste aldera begiratu beharrean, ozen salatu duelako espainolaren lehenestea. Abertzaleei euskara exijitzeko beharra nabarmen ageri da eta kritika zaparradaren aurrean defentsiban dabiltza erdararen erabilpenaren defendatzaileak.Hain zuzen atzo aurkeztu zuten liburua eta egun berean beste liburu-aurkezpen esanguratsu bat izan zela ezagutu dugu:Izan ere...


Atzokoa,irailaren 26a, greba orokor eguna izan zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian. Greba horretarako deialdia hainbat hilabete lehenago burutu zen, Euskal Herri osoan euskararen ezagutza eta kale-erabilerari buruzko datuen ezagutzak askorentzat argi gorrien piztea eragin zuen une beretsuan .Deialdi hura ezagutzean honako mezua idatzi genuen Twitter sarean: "Krisi ekonomikoagatik greba eta mobilizazioak,ongi.Hizkuntza eta nazio krisiagatik mobilizazio potenteak noiz ostia?".Mezu horrekin asmo astintzaile bikoitza genuen:bata krisi ekonomikoaz gaindi, herri honetan dugun n...


Atzo agerraldia eskaini zuen Nafarroako unibertsitate publikoko batzarrak,baina pankartan erabilitako hizkuntza ikusita argazkia Murcian edo Madrilen ateratakoa izan liteke.BARCINA ETA ENPARAUEN ERASOEI AURRE EGIN ETA HORRELAKO MESPRETXUEI ERE BAI! 


Beste bost Herriko Etxe interpelatzera:Ospitale-Piako Herriko Etxeak bere webgunea frantsesez, ingelesez eta espainolez du euskara baztertuz: www.hopital-saint-blaise.frErriberrikoak osoki espainolez: www.olite.esBasusarri,Milafranga eta Arbonakoek osoki frantsesez: www.bassussarry.fr , www.villefranque.fr , www.arbonne.fr Kopiatu eta bidaltzea proposatzen dugu testua:"Agur,Herriko Etxeko arduradunak:Herriaren webgune ofiziala ezin da euskaraz ikusi.Arazoren bat duzue edo gure hizkuntza baztertu izana da arazoa? Webgunean eta arlo guzietan euskara erabiltzea galdeginez,milesker erantzuteaga...


Gure mezuei frantsesez idazteko eskearekin erantzun dion Bokaleko Herriko Etxea interpelatzeko ekinbideari segida ematea planteatu genuenetik joanak dira egun batzuk. Hara erantzun gisa bidaltzeko proposatzen duguna(mairie@boucau.fr helbidera):"Agur: Pausatu galderari erantzun beharrean,frantsesez idazteko eskea egin duzue ("merci de nous transmettre votre mail en français". Euskal Herriko Herriko-Etxe batekin ezin da Euskal Herriko mintzairan ari...zinez adierazgarria.Bistan da arazoa ez dela teknikoa.Gure hizkuntza webgunean eta arlo guztietan erabiltzeko galdea berresten dizuegu.(Ul...


Arraunketa ekimenean interpelatu genuen Bizkaiko Arraunketa Federazioak irailerako webgunea euskaraz izango zuela erantzun zigun eta hitza bete du: www.arraunbizkaia.com . Hementxe nabarmentzen dugu...AURRERA!


Langune elkarteak EAEko enpresatako hizkuntzen erabilerari, kudeaketari eta trebakuntzari buruzko azterketa bat aurkeztu du duela egun gutxi. Lan hori "negozio-aukerei" loturik eta hizkuntzak "lehia-abantaila" ikuspegi batetik jorratuz agertu dute, baina datuak oso adierazgarriak dira euskarak enpresa eta lan munduan bizi duen bazterketa agertzeko.Azterturiko arloetako bat enpresen webguneei buruzkoa izan da eta inkestan parte hartu duten 437 enpresen artean hauek izan dira emaitzak:-%28 soilik dira webgunea euskaraz dutenak, %72 erdara hutsez dutenak.-Webguneetan erabilitako hizkuntzen art...


Erdarazko iritzi-artikuluak egunero bezelatsu,maiz argitaratzen dira abertzaletasunean kokatzen diren eragile eta pertsonen erdarazko bestelako idazlanak ere.Azken egunotan bi kasu oso esanguratsu ezagutu ditugu:Gara ("lectores con criterio") egunkariak "El tiempo de las luces" Arnaldo Otegirekin eginiko liburua aurkeztu du. Irailaren 28an merkaturatuko dute, osoki espainolez, lehentasunezko hizkuntza zein duten agertuz.Euskarazko bertsioa geroago, azaroan zabalduko omen dute, hots erdarazkoa ederki zabaldu eta gero.Bestetik, ELA sindikatuarekin lotura estua duen Manu Robles Arangiz fundazi...